BFAko langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen kontrako sententzia salatzeko konzentrazinoa urtarrilaren 16an izan da
2025-01-17 07:55 Euskerea berbagaiOldarraldiaren aurrean, euskereagaz bat.
Kontseilua eta LAB eta ELA sindikatuen Adierazpena:
2024ko martian, Bizkaiko Foru Aldundiko langileak mobilizau egin ziran euskerearen normalizazinoaren kontrako ofensiba judizialaren aurrean. Bizkaiko Foru Aldundiko administrazinoko langileen lan-eskaintza publikoen kontrako epai bi izan ziran, euskerearen inguruko baldintzak neurriz kanpokoak dirala errazoituz.
Aurreko astean izan dogu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiaren barri. Epai honen bidez, aurreko epai bietako baten kontrako apelazinoa ebatzi da: enplegu publikoa sendotzeko eta egonkortzeko prozesuakaz lotutako administrarien kategoriako 77 lanpostuko lan-eskaintza publikoaren kontrakoa.
Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri dau helegitea aurkeztuko dauela (epaia ez da sendoa), eta jarrera hori txalotzea da gure asmoa, euskerearen normalizazinoan emon beharreko pauso guztiak emoteko animau. Era berean, amaitu bako hautaketa-prozesuak aurrera jarraitzeko eskatzen dogu.
Botere judizialak euskerearen normalizazinoari egiten deutson oldarraldi eta jazarpenaren aurrean gagoz. Herritarrek euskeraz artatuak izateko dituen eskubideen eta langileok euskeraz lan egiteko dogun eskubidearen kontrako erasoa da. Enplegu publikoa egonkortu nahi daben personen eta enplegu publikoaren hautaketa prozesuen kontrako eraso zuzena da. Egoera honek ziurbakotasun handiagoa sortzen dau honeetan parte hartzen daben personentzat. Guztia euskerea ahalik eta gehien deuseztatzeko helburu bakarragaz.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak herritarren hainbat kexa jaso ditu, Bizkaiko Foru Aldundia (beste erakunde asko bezela) ez dalako gai, oraindino be, euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko. Euskerearen normalizazinoan pausoak emoten jarraitu behar da, beraz, horri traba egitea dabe helburu epai euskarafobo horreek.
Beharrezkoa da euskal eragile politikoek eta erakundeek beharrezko pausoak egitea hautaketa-prozesuei segurtasun juridikoa emoteko, eta, era berean, gure hizkuntzearen normalizazinoa bultzatzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiko langile guztiak animau nahi ditugu euskerearen normalizazinoaren alde eta epai euskarafobo horreen kontra mobilizau daitezan. Administrazinoan be, euskeraz!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!