Hide Dohino japoniar euskalduna, Hitzetik Hortzeran
2025-01-16 09:00 BertsolaritzeaAmurrioko eta Ondarroako jaialdiak be, ikusgai.
Gipuzkoako historia ikertzera etorri zan orain dala urte bi Hide Dohino historialari japoniarra Euskal Herrira. Gipuzkoako 1766ko matxinadak ikertzen ibili da eta, besteak beste, bizitoki izan dau Oñati. Berton ikasi eban euskeraz, oñatiarrekaz: euskaldunak batzen diran lekuetara joanez.
Urtero erronka ugari jarten deutso Hide Dohinok bere buruari, esaterako: euskerea ikastea, Oñatiko euskalkia eta hitanoa ikastea. Prozesu eta bizipen horreek nolakoak izan diran kontauko deutso Mirari Martiarenari.
Bertso saioetan be ezaguna egin da Hide, izan be, euskerea ikasteagaz batera bertsozaletu egin da, baita ikasi be. Gertutik jarraitu ditu txapelketa eta sariketa ugari eta ez dau hutsik egin gertu izan dituan bertso saioetara be. Deutsonez, bertsolaritzeari buruzko japonierazko liburu bat idaztea gustauko jakon.
Amurrioko eta Ondarroako jaialdiak be, ikusgai
20 urte bete ditu Amurrioko finalisten saioak. Berton, urtero, Txapelketa Nagusiko zortzi finalistek kantetan dabe. Aurtongoan, Unai Elizasu gai-jartzailearen esanetara ibili ziran bertsotan Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.
Ondarroako errege eguneko urteroko jaialdiko bertsoaldiak be izango dira zapatuko Hitzetik Hortzeran. Iñaki Lersundik jarri zituan gaiak eta bertsotan ibili ziran Aitor Sarriegi, Josune Aramendi, Miren Amuriza eta Xabat Galletebeitia.
Hitzetik Hortzera: zapatuan, 21:00etan, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!