'Un pedazo de cielo cristalizado' obrea zaharbarritu dabe

Bizkaie! 2025-01-15 12:28   Kulturea

Iberdrola España Fundazinoak emondako 30.000 euroei esker egin ahal izan da.

'Un pedazo de cielo cristalizado' (Javier Pérez, 2001). Argazkia: erredehierro | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur, hilak 15, Un pedazo de cielo cristalizado zaharberritutako obrearen aurkezpena egin da, Jaime Alfonsín Alfonso, Iberdrola España Fundazinoaren presidente barria eta Ramón Castresana Fundazinoko zuzendaria berton zirala, baita Azucena Prior be, zaharbarritze prozesua egin dauen Artycoren arduraduna. Museoak, ganera, piezeari egin jakon esku-hartzea dokumentetan daben ikus-entzunezko bi aurkeztu ditu.
 
Beatriz Herráez Artium Museoko zuzendariak adierazo dauenez, Javier Pérezen lana gure bildumako esanguratsuenetako bat da, bere ezaugarriak eta sarrera nagusian dauen lekua kontuan hartuta. Garbiketeari eta zaharbarritzeari ekitea izan da azken urteotako erronketako bat, esku-hartze horren garrantziaz jaubetuta eta, zorionez, igaz bide horretarako Iberdrola España Fundazinoaren konplizidadea topau genduan.
 
Bestalde, Jaime Alfonsinek, Iberdrola España Fundazinoko presidenteak, adierazo dauenez, zaharbarritzea Iberdrola España Fundazinoak arteagaz eta kultureagaz dauen konpromisoaren erakusgarri da. Helburu nagusia obra horri distirea eta argi guztia bueltetea izan da, haren funtsezko elementuetakoa da-eta.

Zemendiaren 18an hasi ziran Javier Pérezen (Bilbo, 1968) Un pedazo de cielo cristalizado obra zaharbarritzeko lanak. Tamaina askotako beira puztuzko 12.000 pieza baino gehiago ditu, malko formakoak eta 10 metroko zabalera eta 4 metroko altuera dauen esferaerdi batean esegita dagoz. Lan enblematiko hori bildumako adierazgarrienetako bat da, halanda ze, 2023an Correosen Filateliako Zuzendaritzeak egin eban edizino bereziko zigilu baten irudia izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu