2025/01/15 .
Astigarragan, Alorrenea Sagardaotegian. | AurkezpenakGure Zirkua protagonista txotx denporaldiaren hasieran
Gure Zirkuak edegiko dau 2025eko txotx denporaldia urtarrilaren 15ean Alorrenea Sagardaotegian Gure Sagardao Barria esanda; aldez aurretik, sagarrondoa landatuko dau usadioari jarraituta.
Sagardoaren Lurraldeak atonduta, urtarrilaren 15ean XXXII. Sagardao Barriaren Eguna izango da uzta barriari ondoetorria emoteko eta sagardao barriaz gozetan hasteko. Aurtengo gonbidatua Gure Zirkua izango da.
Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasierea emongo deutso 12:00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango dan pentsaurrekoari. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskal Sagardaoa Jatorri Deiturako ordezkariak, eta 2024ko sagarraren uztea, sagardao barria zein sagardaoaren sektoreko barrikuntzak aurkeztuko dira.
Ekitaldiaren hogeita hamabigarren edizino honetako unerik bereziena lehen kupelaren edegierakoa izango da: Alorrenea sagardotegian Gure Sagardao Barria oihu egingo dau Gure Zirkuak eta 2025ko sagardao denporaldi barria edegiko dau.
Aldez aurretik, ostera, sagarrondo bat landatuko dau Erribera Kulturguneko plazan. Ekitaldi sinboliko horregaz, naturearen dinamikotasuna eta barritzeko ahalmena azaldu nahi dira.
Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Erribera Kulturgunean.
12:00: Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan azalduko dira 2024ko uztearen ezaugarri nagusiak, sagardao barriaren ezaugarriak eta sagardaoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Gure Zirkuak sagarrondo bat landatuko dau Erribera Kulturguneko plazan.
13:30: Txalapartarien deiagaz batera, sagar jantzea eskainiko dabe eta ondoren, sagardaogileek zein kultur taldeetako ordezkariek Gure Zirkua soka jantzan parte hartzera gonbidatuko dabe sagardao barria probetako.
13:45: Alorrenea sagardotegian Gure Sagardao Berria oihu eginda sagardo barria probauko dau Gure Zirkuak eta horregaz, 2025eko txotx denporaldi barriari hasierea emongo jako. Ondoren, sagardaotegiko ohiko menua probetko bazkaria izango da.
Protagonista izan ziran:
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2017, ENEKO ATXA sukaldaria.
2018, ALBERTO IÑURRATEGI mendizalea.
2019, OLATZ ARRIETA kazetaria.
2020, IZARO abeslaria.
2021, “A BOCADOS” saioa.
2022, AMAK taldea.
2023, AITZIBER GARMENDIA eta JON PLAZAOLA aktoreak.
2024, ETS taldeko (En Tol Sarmiento) IÑIGO ETXEZARRETA abeslaria.
Ohorea izango da Gure Zirkua egiten dogunontzat XXXII. Sagardao Barriaren Egunean konbidau lez parte hartzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!