Iñaki Sagarnak eta Lander Aranberrik irabazi dabe Tena Mujika bekea

Bizkaie! 2025-01-15 09:25   Kulturea

Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean proiektuari esker.

Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika bekea, euskaldunek Israel-Palestina auziaren aurrean izan daben bilakaerea aztertzen dauen proiektu bategaz.

Bekea, Debako Udalaren eta Elkar argitaletxearen arteko lankidetzearen emoitzea da eta Euskal Herriko hurreko historiaren alderdiak jorratzen dituan ez-fikzinoko proiektuak babestera bideratuta dago. Aurton aurkeztutako proiektuen artean Sagarna eta Aranberrirena emon dau irabazletzat Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osotutako epaimahaiak eta orain urtebeteko epea izango dau sarituak lana egiteko, liburu bezela argitaratzeko. Bekeak, 6.000€tik 8.000€ra arteko dirulaguntzinoa izango dau.

Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean dau izenburua ikerlarien proiektuak eta beron aztertu nahi dabe euskal mobimendu abertzaleak zela ikusi izan dauen gatazka hori, Israelgo estaduaren sorreratik XX. mendearen azken hamarkadetara. Arreta berezia emon nahi jako kultur munduari; izan be, hebreeraren bizibarritzeak lilura eta  jakin-min galantak sortu zituan garai bateko euskaltzaleen artean, baita kibbutz-en mobimenduak be.

Iñaki Sagarna (Deba, 1995) historian graduatua eta masterduna da, ikerketak egiteko hainbat sari eta laguntzino jasotakoa eta Lander Aranberri (Deba, 1996) Zuzenbidean graduatua da, abokatutzan eta nazinoarteko ikasketetan masterduna eta hainbat publikazinotan nazinoarteko gaietan kolaboratzailea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu