Oldarraldi euskarafoboak dagoeneko 500etik gora lanpostu publikori eragin deutsela salatu dau Kontseiluak
2025-01-15 08:22 Euskerea berbagaiEAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota dau BFAko 77 lanpostu egonkontzearen kontrako sententziari jarritako errekursoa.
Sano larria da Hizkuntz Eskubideen Behatokiak batutako salaketek adierazoten daben bezela, herritar euskaldunen hizkuntza-eskubideak ez dagoz bermatuta Bizkaiko Foru Aldundian. Horri konponbidea jartera bideratutako deialdi hau bertan behera ixteak urraketak betikotzea ekarri leike ezinbestean, izan be, hizkuntza ofizial biak menperatzen dituen langile publikoak dira herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatu leikiezan bakarrak: langile elebidunak, hizkuntza ofizial biak ikasteko ahalegina egin dabenak eta beraz, zerbitzu hobea eskaintzeko gaitasunak dituenak.
Esangura horretan, Kontseiluak bere babesa helarazo nahi deutso Bizkaiko Foru Aldundiari sektore publikoa euskalduntzeko neurriak bultzatzen jarraitu daian, baita sententzia honi kasazino errekursoa jarri eta prozesua azken bururaino eroan deian be, herritarren eskubideak eta hizkuntza politikea egiteko administrazinoaren eskumena ukatzen ditualako.
Azkenik, Kontseiluak jakinarazo dau instituzino, eragile eta sindikatuakaz hartu-emonetan jarri dala sententzia euskarafobo hau salatu eta jagokon erantzuna emoteko.
Kontuak kontu, Bizkaiko Foru Aldundiko langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen kontrako sententzia salatzeko konzentrazinoa urtarrilaren 16an, eguerdiko 12:00etan, izango da Bizkaiko Foru Jauregian
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!