Zezeilaren 21etik 23ra izango da aurtongo neguko bertso barnetegia
2025-01-14 12:51 BertsolaritzeaIzen-emotea zabalik dago zezeilaren 2ra arte, hemen.
Gautegiz-Arteagako Baratze Baserri Eskolan batuko dira aurton DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Helburu nagusiak, bertsoagaz disfrutetako aukerea izateaz gan, Bizkaiko bertso eskoletan dabizen gazteek alkar ezagutzea eta euren arteko hartu-emonak sendotzea dira.
Kontuak kontu, zezeilaren 21etik 23ra bitartean izango da barnetegia, barikutik domekara. Barikuan 17:30ean hasiko da egonaldia, eta domekan, 12:00etan amaituko da. Prezioa 64€-koa da (Familia ugariek % 15eko deskontua izango dabe).
Halanda ze, izen-emote orria bete beharko da, ordainketearen egiaztagiriagaz batera. Aforoa mugatua izango da eta parte-hartzaileen zerrendea osotzeko izen-emotearen ordena, eskualdeen arteko orekea eta generoa hartuko dira kontuan.
Barnetegira eroan beharrekoak:
- Osakidetzaren txartela.
- Lo-zakua.
- Oinetako erosoak mendirako.
- Kirolerako erropak.
- Etxeko zapatilak.
Edozein zalantza izatekotan, bertso irakasleari galdetu edo bulegora deitu: 946812711.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!