Mikel Aire 'Xalbador II' hil da

Bizkaie! 2025-01-14 11:22   Bertsolaritzea

Fernando Aire Etxart Xalbadorren semea zanak 80 urte zituan.

Xalbador bertsolariaren eta Leonie Etxebarrenen semea zan Mixel Aire Etxebarren. Urepeleko Xalbadorrenean jaoia, ofizioz artzaina izan da aita bezela. 1976an ezkondu zan Marie-Michèle Bethart urepeldarragaz eta hiru alaba izan ditue.

Bertsolaritzan ibili izan da plazarik plaza eta gai-emoile lez. Hazparnen kantau eban lehen aldiz 1967an Fernando Aire Xalbador, Mattin Treku, Jon Lopategi eta Txomin Ezponda bertsolariakaz. Bat-bateko sariketea eta txapelketa askotan parte hartu izan dau, batez be, Nafarroako txapelketan (17 aldiz, 1980-1996 bitartean) eta Xilaban, 2008 eta 2010 urteetan.

Bost urtez bizi izan zan Kalifornian, artzain eta 1969. urtean Ameriketan bakarrik bertso bilduma saritua idatzi eban.

Oso eskuzabala izan zan lagunartean eta asko izan dira haren etxetik pasa diranak. Ganera, beti emon deutse laguntzinoa bertsolari belaunaldi gazteei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu