'Essaouira: Haize Uria' erakusketea, urtarrilaren 31ra arte ikusgai

Bizkaie! 2025-01-14 08:13   Kulturea

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan.

Iban Gorriti durangarraren Essaouira: Haize Uria argazki erakusketea hartuko dau Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroko erakusketa geleak gaurtik aurrera, hau da, urtarrilaren 14tik 31ra bitartean.

Bilduma horrek autoreak Marokon egindako hamarkada bitako lana batzen dau. Irudi gehienak Essaouiran ataratakoak dira, Magreb mendebaldeko eta Atlantikoko eskualde batean. Argazkiek uriko paisajeak islatzen ditue, bertoko persona anonimoakaz batera, irudiaren protagonista igeskor baina iraunkor bihurtzen diranak.

Argazkiak neurri handikoak dira eta zuri-baltzean egindakoak, koloretako testurak gehituz. Ikuslea ames giroan sartzea da helburua.

Haize Uria izenburuak Essaouiragaz batuta berba-jokoa osotzen dau. Bizkaieraz haize uria maila fonetikoan antzekoa da, baina arabieraz ondoko esangura dau: ondo eregitakoa. Dualidade horrek autoreak argazki errealistak onirismo puntu bategaz eregiteko asmoa islatzen dau.

Ganera, urtarrilaren 23an, eguena, 19:00retan, bisita gidatua eskainiko da. Berton, egileak berak adierazoko ditu argazkien sekretuak eta inspirazino iturriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu