Jaialdiaren helburua da musikari gazte emergenteak (16-35 urte) bultzatzea eta laguntzea

Bizkaie! 2025-01-13 13:06   Musikea

Interesdunek urtarrilaren 13tik zezeilaren 13ra arteko epea dabe eskabidea egiteko.

Bilboko Udalak atonduta, Bilborock aretoan 4 kontzertutan joko daben 12 talde hautatuko ditu. Aukeratutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dabe eta batek 4 kontzertuko birea egingo dau Estatuko zenbait uritan.

Lanok musika estilo garaikideen artean edozeinetakoak izan daitekez (rocka, popa, metala, trapa, elektronikoa, folka, egile-musikea...) edo horreen arteko nahasketa bat. Epaimahaiak aintzat hartuko dau taldeetan emakumeak egotea eta euskerazko sorkuntzak egitea.

VillaSoundBilbao (hiru fase)

Epaimahai profesional batek 12 banda edo bakarlari aukeratuko ditu izena emon dabenen artean VSB Festen Bilborocken joteko. Kontzertuak martiaren 21 eta 28an eta apirilaren 4 eta 11n izango dira. Bariku bakotxean, hautatutako banda eta bakarlarietatik hiruk joko dabe. Kontzertuak doban dira eta sartzea librea izango da, lekua bete arte.

VSB Mentoring. Bilborockeko VSB Festen 4 kontzertuen ondoren, 12 banda eta bakarlarietatik 6 hautatuko dira, mentoretza personalizatuko programa batean eta estudioko saio batean parte hartu deien. Programa hori hautatutako taldeen edo bakarlarien beharretara egokituko da, lagun eginez eta prestakuntzea eskainiz. Laguntza eta prestakuntzea ospe handiko profesionalek emon eta hainbat gai batzen dituzte, besteak beste, komunikazinoa eta P&R, musika-produkzinoa, jaubetza intelektuala eta eskubideen kudeaketea, bookinga, kontzertuak eta birak, bai eta enpresa sustatzaileakazko hartu-emonak be.

VSB Tour 2025. Sei bandetako bat hautatua izango da 4 kontzertuko bira bat egiteko Estaduko zenbait uritan. Bira hori Son Estrella Galicia kontzertu-zikloaren barruan egingo da eta taldeak kobrau egingo dau. Maiatzaren 3an, zapatuan, Bilborocken egingo dan doako ekitaldi batean iragarriko da talde horren izena. Ekitaldian, ziklo horretan integrautako talde ospetsu batek joko dau. Era berean, epaimahaiak honako jarduera honeetarako hautatutako gainerako talde/bakarlariak iragarriko dira: Musika Bulegoa kontzertua, emonaldi bat Musika Bulegoaren bazkide dan kontzertu-areto batean, ordaindua; Aste Nagusiko kontzertua, Bizkaiko taldeentzat baino ez dan rockari eskainitako agertokiaren barruko emonaldia; BIME kontzertua, saio bat BIME LIVE kontzertuen hurrengo edizinoan; edizio honetako barritasuna da kontzertua SGAE Fundazinoak atondutako musika urbanoko ekitaldian izango dala; eta Bilborockeko entsegu-lokaletan Lokal Sessions programearen barruan bideoklip bat grabetea.

Horrezaz gan, VillaSoundBilbaok musikearen arloa sustatzen duaben zenbait erakundegaz dituan hartu-emonei esker, leitekeana taldeek eta bakarlariek beste kontzertu batzuk emon ahal izatea urtean zehar.

2024

156 talde eta bakarlari izan ziran. Hautatutako 12etatik, 9 Bizkaiko bandak ziran eta 3 Gipuzkoakoak. Zehazki: Gydeon, Kalipotxo, Krivex, Mikosis, S.A.D. -Sistemak Arriskutsuak Dira, Irati Reich, Markos García, Net Bby eta Rally 48 (Bizkaia), eta Badmintones, Xabier Badiola eta Latido (Gipuzkoa).

Taldeok osotzen dituen 36 personetatik, 9 emakumeak dira. Kantuetan erabilitako hizkuntzei jagokenean, gaztelania da nagusi (% 45), ondoren euskerea (% 32), eta azkenik ingelesa (% 20). Aukeratutako talde eta bakarlarien batez besteko edadea 27 urtekoa izan zan.

Bilborocken egin ziran 4 kontzertuen ondoren, 12etatik 6 mentoring personalizatuko faserako hautatu ziran; zehatz, Rally 48, Kalipotxo, Xabier Badiola, Mikosis, Markos García eta Gydeon. Azkenik, Rally 48 taldea (Bizkaia) hautatu eben Tour VSB egiteko, Son Estrella Galiciaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu