Letra larriak eta xeheak erabilteko erispide xeheak plazaratu ditue

Bizkaie! 2025-01-13 07:58   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak egindako arau argitaratu barrian (200. araua), kasu bakotxerako erispidea zehaztu da. 

Erispideak zehazteko adibideak emon ditue, 2.000 adibide inguru; eta azterketa zabala egin da ―140 orrialde hartzen ditu― letra larrien erabilereak dituen adar ugarietara heltzeko. Konsulta-obra bat da, dudak argitzeko. Ez da jakina bere horretan euskaldun alfabetau guztiek ikasi beharreko zeozer, udabarrian, dibulgazino-ikastaroak egingo baitira.

Letra larriak noiz erabili behar diran eta noiz ez argitzea lehen begiratu batean emoten dauena baino korapilatsuagoa da, bai gure hizkuntzan zein erdaretan, kasu eta azpikasu ugari baitagoz eta salbuespenak be ugari dira. Erabiltzaileek maiz izaten dauen dudea izaten da termino baten hasierako letrea larriz ezarri behar dan ala ez.

Akademiak egindako arau argitaratu barrian, gaiaren deskribapen xehea egin, eta kasu bakoitzerako irizpidea zehazten da. Erispideak zehazteko, adibideak emoten dira behin eta barriro: 2.000 adibide inguru. Eta azterketa hedatsua egin da ―140 orrialde hartzen ditu― letra larrien erabilereak dituan adarretara heltzeko.

Erabiltzaileek badakite zein diran letra larriak erabilteko oinarrizko arauak, eta ondo beteten ditue. Lan honek, oinarrizko arauak deskribiduteaz gan, erabilera‑kasu bereziak xehe-xehe zehazten ditu, erabiltzaile kualifikatuei (kazetariak, euskera-teknikariak, irakasleak, idazleak, itzultzaileak, argitaratzaileak...) argibide arrazoituak eta jarraibideak emotearren.

Lau ataletan bereizita dago lana

Lehen atalean, letra larri eta xeheen ezaugarri tipografikoak eta erabilera-erispìde orokorrak emoten dira.

Bigarren atala da, alde handiz, zabalena. Letra larrien funtzinoak zehazten ditu: batetik, berbeak testuan dauen posizinoa adieraztea eta, bestetik, izen bereziak eta adierazpen izentatzaileak nabarmentzea. Bigarren azpiatal horretan, arlo honeek guztiak bereizi eta landu dira: leku-izenak; persona-izenak; mitologiaren eta fikzinoaren arloetako izaki eta gizakien izen bereziak; animalia eta landare-izenak; erakunde, alkarte eta kidekoen izenak; erakundeen barruko kudeaketa-organo, sail, atal, zerbitzu eta batzordeen izenak; sinboloak; fenomeno meteorologikoak; animalien eta landareen izen zientifikoak; denpora‑erreferentziak: geologiaren eta historiaren arloko aldiak, ospakizunak eta jaiak; jazoera historikoak; hezkuntza, politika, zientzia eta gizarte-jarduerak; azokak, kongresuak, jaialdiak eta ikuskizunak; kirol‑probak eta kirol-ikuskizunak; sariak eta kidekoak; goiburuak, esloganak eta leloak; sorkuntza‑obren izenburuak; gauzakiak, produktuak eta markak.

Hirugarren atalean, letra xeheen erabilera-eremua zedarritzen da; hau da, non eta noiz ez diran erabilten letra larriak.

Azken atala letra larri eta xeheen gaikako aurkibidea da. Aurreko hiru ataletan han‑hemen barreiatuta emoten diran erispideak eta adibideak non dagozan topetako, alfabetoaren hurrenkeran zehazten dira, erabiltzaileek erraz topau deien dudak non argitu. 640 termino inguru batu dira aurkibidean.

200. araua, Letra larriak eta letra xeheak, Euskera Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoko laugarren araua da. Haren aurrekoak ondokoak dira: Laburtzapenak: laburdurak eta siglak (196. araua), Sinboloak (197. araua) eta Letra-estiloak (198. araua).

Oharra

Arau honen ondorioz, doitze bat egin da 196. arauaren barruan dagoen laburduren zerrendan: Administrazinoa > Admin. egoan tokian, administrazinoa > admin. jarri da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu