'Ondo babestea da hauturik onena'
2025-01-10 10:36 KultureaEspainiako hainbat kontseilutako 180 ume eta nerabe batuko dira UNICEFen urte birik behingo hitzordu honetan.
Manifestu bat idatziko da Espainiako gobernuek eta parlamentuek, jagoken mailan, kontuan izan deien erabagiak hartzean. Azkuna Zentroa izango da topaketearen egoitza operatiboa eta Bilboko Umeen eta Nerabeen Udal Kontseiluko kideak izango dira anfitrioiak.
UNICEFek Ume eta Nerabeen Lagun dan Uri izentau eban Bilbo 2018an. Autortza horrek lau urteko indarraldia dauka eta, 2023an, barritu egin zan, beste lau urterako. Bilboko Udalak eta Espainiako UNICEFek Umeen eta Nerabeen Parte Hartzearen Estaduko VIII. Topaketea atondu dabe Azkuna Zentroan, urtarrilaren 10, 11 eta 12rako. Bertan Espainiako eskualde eta autonomia-erkidego ia guztietako partaidetza-kontseiluetako 180 umek eta nerabek hartuko dabe parte.
Urte birik behingo hitzordu honetarako aukeratutako leloa La mejor elección es una buena protección da, babes-eskubideari buruzko gaiaren ardatz legez, bai eta ingurune babesle eta seguruak eregiteko ideak eta proposamenak konpartiduteko oinarri lez be. Topaketearen jarduerak Espainiako UNICEFeko Aholkularitza Taldeko hogei bat umek eta gaztek diseinau zituen 2024ko lehen seihilekoan.
Umeen eta nerabeen parte-hartzearen Estaduko topaketetan, umeak eta nerabeak batzen dira umeen eskubideakaz lotutako gaiak eztabaidatu eta manifestu batean jasoten dirn proposamen eta ondorioak idaztek.
Manifestu horren bidez, gero, partaidetza-taldeek beren udalerri eta eskualdeetara eroango ditue ataratako ondorioak, gobernu eta parlamentuek gazteenen berbakk kontuan hartu deiezan. Era berean, manifestua Estaduko zenbait espaziotan aurkeztuko da, berbarako, Diputaduen Kongresuan. Bertan, umeek eta nerabeek ataratako ondorioak azaldu ahal izango deutsee erabakiak hartzen dituenei, bai tokiko eremuan, bai autonomia-erkidegokoan, bai Estadukoan.
Umeen eta nerabeen partaidetzea da topaketearen oinarrizko eta zeharkako elementua. 2018tik, umeen eta nerabeen ordezkaritza batek lan-metodologian islatzen diran jarduerak eta gaiak proponidu eta diseinetan ditu.
Saio horreetan, guztira, Umeen eta Nerabeen Parte Hartzearen Estaduko Kontseilutik (CEPIA) eta hainbat autonomia-erkidegotako kontseiluetatik etorritako 180 ordezkarik hartuko dabe parte: Andaluzia, Aragoi, Balearrak, Kantabria, Kanariak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Errioxa, Euskadi, Asturiasko Printzerria eta Murtziako Eskualdea.
Bilbo, umeen uri laguna
Umeen laguna dan uritzat hartzeko, tokiko gobernu-sistemak konprometiduta egon behar dau umeen eta nerabeen eskubideak betetegaz, Umeen Eskubideei buruzko Konbentzinoari jarraituz.
Bilboko Udalerako zeharkako ardatza da umeen eta nerabeen eskubide eta interesak defendidutea, Ume eta Nerabeen II. Udal Planean islatzen dan bezela, plan horretan ezartzen baitada udal-sailek eskubide horreen alde daben konpromisoa.
2018an, UNICEFek zigilu bat emon eutson Bilbori, umeen eta nerabeen laguna dan uritzat autortzen dauena, uriaren konpromisoaren eta egiten dauen lanaren erakusgarri. 2023an, beste 4 urterako barritu eban Udalak autortza hori.
Alde horretatik, Bilboko Udalak zehaztu dau ume eta nerabe bilbotarrek udal-politiken diseinetan parte hartzea bultzatzen jarraituko dauela, bai parte-hartze bidezko prozesuen bidez, bai urian dagoan Udal Kontseiluaren bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!