131.596 bisitari izan ditu Azkuna Zentroak
2025-01-10 08:55 KultureaAllora & Calzadilla: Klima nazinoarteko erakusketeak 44.000 bisita jaso ditu.
Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, 131.596 bisitarigaz itxi dau 2024ko erakusketa programea, azken bost urteetako datu onena.
Besteak beste, Allora & Calzadilla: Klima nazinoarteko erakusketeak 44.000 bisita jaso ditu. Azkuna Zentroaren historiako erakusketarik bisitatuenak Jennifer Allora eta Guillermo Calzadillaren, munduko arte garaikidean erreferente diran artista bisualen kolektiboaren, lan garrantzitsuenetako batzuk batu ditu lehen aldiz Bilbon. Zentroaren historian gehien bisitautako erakusketea da.
Balantzean, udako datuak be nabarmentzen ditue, izan be, 56.754 bisitari izan dira erakusketa eta instalazino artistikoetan. Manu Muniategiandikoetxea artistearen instalazinoak, esaterako, 28.000 bisita izan zituan Terrazan.
2025eko erakusketa-programea Escala 1:1 proiektuagaz hasiko da, Ixone Sádaba artistearen erakusketeagaz, datorren zezeilaren 6an Zentroko Erakusketa Aretoan edegiko dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!