Hitzetik Hortzera, Bartzelonako Euskal Etxean
2025-01-10 07:59 BertsolaritzeaJoanes Illarregi eta Julio Soto bertsolariak be tartean izango dira.
Hitzetik Hortzeran hainbat formatuko bertso saioak ikustea ohikoa da, izan jaialdi, otordu edo saio berezi. Baina nekez ikusten dogu bertsolariak zelan heltzen diran saio batera edo zeri buruz berba egiten daben bidaian alkarregaz dagozanean. Bartzelonako Euskal Etxean egindako bertso afaria atxaki, Hitzetik Hortzerako lan taldeak Joanes Illarregi eta Julio Soto bertsolariakaz egin eban bidaia.
Iruñeko tren geltokian alkartuko da Mirari Martiarena aurkezlea bertsolariakaz. Trenean berbaldirako eta olgetako denporea hartuko dabe: Julio Soto eta Joanes Illarregiren arteko hartu-emonak, bertso-bikoteak edo doinu ugarien inguruan. Bartzelonara heldu ostean, bertso afariaren nondik norakoei buruz ibiliko dira; baita Nafarroako bertso plazearen egoeraz be.
Eneko Dorronsoro Bartzelonako Euskal Etxeko koordinatzailea alkarrizketatzeko aukerea be erabiliko dabe Bartzelonako bidaia. Besteak beste, Euskal Etxearen funzinoaz eta norabideaz berba eginez.
Zapatuko programan Euskal Etxean egindako bertso afariko bertsoaldiak izango dira ikusgai. Dorronsoro bera ibili zan gari-jartzaile lanetan eta, Joanes Illarregi eta Julio Soto bertsotan.
Hitzetik Hortzera, Bartzelonatik: zapatuan, 21:00etan, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!