Bilbao Distrito Jazz, auzoetara generoa hurreratzeko 6 kontzertu

Bizkaie! 2025-01-09 08:45   Musikea

Zikloa urtarrilaren 31n, barikuan, hasiko da.

Bilboko Udalak, BJC- Bilbaina Jazz Club kultur alkarteagaz lankidetzan, Bilbao Distrito Jazz 2025 programea dakar. Oraingo honetan, kontzertu zikloa urtarrilaren 31n, barikuan hasi eta martiaren 7an amaituko da.

Programa honek uriko auzoetara hurreratzen ditu musika genero honetan erreferente diran artistakaz egindako kontzertuak. Aurten ondoko talde eta bakarlariek parte hartuko dabe: Nerea Arrieta Trio, David Sancho, Xavier Casellas, Mikel Uretagoiena Trio, Adele Sauros Quartet eta Mikkel Plug Trio.

Kontzertu guztiak barikuetan izango dira, urtarrilaren 31tik martiaren 7ra, arratsaldeko 19:00retan hasita. Sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean erosi daitekez bost euroan eta sarreren % 20 ordubete lehenago jarriko da salgai areto bakotxean.

Bilbao Distrito Jazz Bilboko hainbat auzotako gune honeetan egingo da: J.C. Arriaga Konserbatorioa, Bidebarrietako Liburutegia, Bertendona Institutua eta Begoña, Errekalde eta Otxarkoagako Udaltegiak.

Programazinoa

• Urtarrilak 31, barikua, 19:00retan. J.C. Arriaga konserbatorioan: NEREA ARRIETA HIRUKOA.
• Zezeilak 7, barikua, 19:00retan. Begoñako Udaltegian: DAVID SANCHO. Mind in Progress.
• Zezeilak 14, barikua, 19:00retan. Errekaldeko Udaltegian: XAVIER CASELLAS. Vocalese Voyage.
• Zezeilak 21, barikua, 19:00retan. Bidebarrietako Liburutegian: MIKEL URRETAGOIENA HIRUKOA. Denbora.
• Zezeilaren 28an, barikuan, 19:00retan. Otxarkoagako Udaltegian ADELE SAUROS QUARTET. Your Special Loss.
• Martiak 7, barikua, 19:00retan. Bertendona Institutuan: MIKKEL PLOUG TRÍO.

Bilbao Distrito Jazz programa sendoa da eta jazzaren musikarako eta, oro har, zuzeneko musikarako zaletasuna sustatzea dau helburu, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren ekintzan txertatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu