2024an 66.609k bisitau dabe Gernikako Bakearen Museoa
2025-01-09 08:11 Kulturea2025eko jarduerei bultzadea emotea da orain asmoa.
Gernikako Bakearen Museoak amaierea emon deutso 2024ari, bisitarien kopuru handiakaz, igaz hausitako errekorra barriro be gaindituz. 66.609 bisitari izan zituan museoak, 2023an baino 6.047 gehiagok eta holan marka guztiak gainditu egin dira, bigarren urtez. 7.027 bisitari izan dira Euskadikoak, 16.750 Estadukoak, 35.777 Europarrak, 5.677 Amerikatik eta 836 Asiatik.
Danetara, 1173 taldek baino gehiagok bisitau dabute museoa harrera-agentzien edota mundo osoko ikastetxeetatik, 24.233 persona taldeka etorri dalarik. Museoko gelak bisitau dituen bisitariez gan, ehundaka ibilbide gidatu egin dira (Memoritour Gernika, 4 ibilbide ezbardinetan: Babeslekuak, Picasso eta Guernica, berreregitea eta gerrako korresponsalak).
Bestalde, 2024an, jarduera hezitzailez, tailerrez, egun berezien ospakizunez, domekatan familiartean eta udalekuez beteta egon da eta aldi baterako erakusketa bi hartu ditu (Gurs eta Aire Errea) jente ugari erakarri dabenak.
Era berean, museoak modu aktiboan parte hartu dau Europako hainbat proiektutan eta nazinoarteko mintegietan:
- Remenchild + Making Stories proiektuetan, 25 partner baino gehiagogaz lankidetzan.
- Bitartekarien Eskola Iberoamerikarraren 4. edizinoan memoria-leku eta guneetan (2023ko maiatza-bagila), Txile, Argentina eta Mexikoko museoakaz lankidetzan.
- Memoria leku eta turismoaren inguruko nazinoarteko mintegian.
Eta museoak bere dibulgazino-lanagaz jarraitu du sare sozial eta hedabideetan eta bere ikerketa-lanagaz (Gernikako bonbardaketeari buruzko Dokumentazino Zentro parebakoaren bitartez) AEB, Alemania, Portugal eta Espainiako hainbat artxibotan.
2024an jorratutakoari egindako laburpen horren ondoren, Gernikako Bakearen Museoak ondoetorria emoten deutso 2025 urteari zenbait aldi baterako erakusketa interesgarri atonduz: “Haurtzaroa gerran zegoen mundu baten”
(2025eko Urtarrila -apirila); Fernando Sanchez Castillo artistearen Bandera zuria. Futuro damnatio aldi baterako erakusketa (apirila-iraila bitartean) eta Orratz begia erakusketea (iraila-abendua 2025).
Museoak nazinoarteko hainbat mintegi atonduko ditu: Ondare artitiskoa eta gerra zibilari buruzkoa (2025eko apirila), Memoria eta artea, antzerkigintzeagaz alkarlanean (2025eko bagila) Oroimenerako tokietako bitartekaritzako V. Eskola iberoamerikarra (2025eko maiatza-bagila).
Horrezaz gan, munduko hainbat artxiboetan lantzen dabilen ikerketa lanakaz jarraituko dau, besteak beste, Britania Handia, Frantzia, Italia eta Espainiako artxiboetan.
Bisitari kopuru handia ikusita, museoak honako ordutegia izango dau 2025ean:
- Urtarrilaren 27rarte: zarratuta urteko mantentze-lanakaitik.
- Urtarrilaren 28tik martiaren 16rarte + Urriaren 20tik aurrera (neguko ordutegia):
- Astelehenetan: zarratuta.
- Martitzena-barikua: 10:00-18:00
- Zapatua 10:00-14:30/16:00-18:00.
- Domekatan 10:00-14:30.
- Martia – urria (udako ordutegia): Egunero zabalik.
- Astelehenetan: 10.00-14.30
- Martitzena-zapatua 10:00-19:00.
- Domekatan 10:00-14:30.
Sarrerea prezioak 2025ean 0,5€ igoko dira eta museoaren edukiak ondo ulertzeko hizkuntza ezbardinetan garatutako dobako audiogidea egongo da 2025ean.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!