Infernuak, Pirinioetako tontor esanguratsuenak
2025-01-08 09:56 Ibilian-ibilianErreskate oso gogor baten lagundu behar izan genduan.
Hiru infernuek sekulako bista ikusgarriak eta teknikoak eskaintzen ditue edozein lekutatik, bai Panticosatik, Formigaletik edota Tena Bailaratik. Teknika berbea nabarmendu nahiko neuke artikuluan, izan be, kazetarion eta mendizaleon ardurea da ibilbideen teknikotasunaz ohartarazotea. Orain aurkezten dogun ibilbidea, mendiaren zalea eta ibilia izanik, egin daiteke, baina kontuz eta trackei ondo begiratu. Halanda ze, ez da ezer barik egin leiken ibilbidea, erronkea da hain zuzen be. Nahi izan ezkero, kaskoa eroan daiteke, badaezpadan be.
Ibilbide zirkularra egin genduan; Panticosatik hasi, Ibones Azulesetik segidu eta Pondiellosetik bajau. Hori bai, ez jaten gehiegi gustau; hurrengoan, aldrebes egingo dogu.
Panticosako harriaren aterpean aparkau eta bertan dago GR- 11aren ibilbidearen akordua, baita eskaletan igotako bideak be, danak bat dira, danak Bachimaña aterpe ederrera igoten pasetan dira. Ibones Azules lakura aurrera eginez, dana oso ondo seinalizauta eta markauta dago. Hortik, Infernuen magalera helduko gara, geldialdia eginez makilak motxilan gordeteko, izan be, hemendik aurrera, eskuak beharko doguz. Indarbarritzeko, jan eta edan eta aurrez aurre dogun Tebarrayko lakuaz disfrutauko dogu, gure eskumaldean dagoana. Orain bai, bidea marketan daben mugarriei jarraitu, arretea ez galdu eta Garmo Blanco (2.982 m.) tontorrera heltzen gara. Handik, Mendebaldeko Infernura (3.073 m.) eta ostean, kresterioari hasierea emongo deutsagu, kontu handiz. Kapaz bagara, aurrera, baina bestela geratu, mendia ez da mobiduko. Bakotxak haren lekua zein dan jakitea beharrezkoa da. Aurrera jarraituta, Erdiko Infernura helduko gara (3.083 m.) eta bertatik, azken Infernura, Ekialdekora hain zuzen be (3.076 m.).
Ibilbidea amaituta eta ikuspegiaz disfrutauta, une gogorrak etorri ziran; batzuetan, mendian, momentu gogorrak bizi behar izaten dira eta horreetako bat izan zan. Halanda ze, azken tontorrean gengozala, erreskate oso gogor baten lagundu behar izan genduan. Nire nebeak, Josebak, laguntzino amaibakoa eskaini eban, ondorioak izan arren, baina horri esker, gauzak ondo amaitu ziran eta mendizalea ondo dago daborduko. Aurrerago, Mendiko Guardia Zibilaren bidez mobikorra lortu eta kaltetuek deitu eta eskertu egin euskuen eskainitako laguntzinoa. Oso handia zara Joseba, oso harro nago zutaz!
Mendian kontuz ibili behar da eta laguntzeko orduan, norberak zer egin leiken be pentsau behar dau, haren esku dagoana egin eta laguntzinoa emon. Ez da erraza, baina bai garrantzitsua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!