Bilboko Udal Musika Bandeak bere 130. urtebetetzeari hasierea emongo deutso

Bizkaie! 2025-01-08 09:39   Musikea

Urtarrilaren 10ean, 18:30ean, Juan Crisóstomo de Arriaga Konserbatorioan.

Urtarrilaren 7tik 10era arteko ikastaroa, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra dan José R. Pascual-Vilaplana dabil zuzentzen eta Miguel Etchegoncelay maisu argentinarrak be parte hartuko dau irakasle gonbidatu legez, baita Bilbao Musika Nazinoarteko Zuzendaritza Saria lehiaketako epaimahaiko presidente bezela be. Ekimen horrek kultur erreferentetzat hartu dau Bilbo musikearen esparruan eta kulturearen aurreko konpromsoan, baita Bilbao Musika erakundearen bidez musika bikainaren prestakuntzan be. Lehiaketearen helburu nagusia, talde instrumentalen gidaritzea lantzeko baliabide tekniko eta artistikoak eskaintzeaz gan, gaur egungo formazinoetan orkestra-zuzendaritzearen azterketa sustatzea da.

2025 honetan, topaketak urtarrilaren 7tik 10era bitartean izango dira Bilbao Musikako egoitzan eta Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Bederatzigarren ikastaro honek hirugarren Nazinoarteko Zuzendaritza Saria be hartuko dau, musika-zuzendaritzeari buruzko dibulgazino-jarduerakaz batera. Hautatutako hamar parte-hartzaileek Bilboko Udal Musika Bandea gidatuko dabe lehiaketearen fase ezbardinetan. Azken irabazleak, sari moduan, Bandea zuzentzeko aukerea izango dau 2025-2026 denporaldirako zuzendari konbidadu bezela. Tobias Haussigek 2023-2024ko denporaldian izan eban aukerea eta Borja Romerok hartu eutson lekukoa aurten.

Topaketok ekitaldi berezi bihurtzen dituen aniztasuna eta talentua islatzen ditue. Oraingoan, Estaduko autonomia-erkidegoko zortzi ikasleek parte hartzen dagoz — Andaluzia, Kantabria, Valentzia eta Galizia, Euskadi eta Nafarroaz gan — eta Portugal eta Kolonbiatik etorritako beste parte-hartzaile bi dagoz. Bere ikuspegi eta estilo bakotxak musikea ikasteko eta sortzeko espazio hau aberasten lagunduko dau; eta beraz, egun honeetan zehar, Estaduko banda profesional onenetako bategaz, Bilboko Udal Musika Bandeagaz, lan egiteko aukera parebakoa izango dabe. Ikastaroa José Rafael Pascual-Vilaplana Bandako zuzendari titularrak koordinau eta gidatzen dau eta Miguel Etchegoncelay maisu argentinarrak be parte hartzen dau irakasle konbidau legez: orkestra-zuzendaritzako irakaslea da Strasbourg-eko Conservatoire de Musiquen, Haute Ecole des Arts du Rhinen (HEAR), baita WASBE-ko (Banden eta talde sinfonikoen Munduko Alkartea) presidentea be.

Beste alde batetik, Bandea urtarrilaren 26an bueltauko da Euskalduna Jauregiko Auditoriora Musikearen atzean kontzertuagaz, Noè Rodrigo Gisbert nazinoarteko perkusionista bikainagaz batera. Alacanteko bakarlariak Frantzian, Holandan, Erresuma Batuan, Suitzan, Alemanian eta AEBn emon ditu kontzertuak eta Shostakovich, Higdon eta Fayos Jordánen lanak interpretetako etorriko da Bilbora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu