Santurtzik 950 urte beteko ditu aurten
2025-01-08 07:57 KultureaGure historia ederretsi, gure udalerriaren sena eta muina izandako guztiak gogoratu eta omendu gura doguz.
Santurtziko Udalak bere urteurrenaren aurkezpenari ekin deutso, laster, 2025 urtean, 950 urte beteko baititu: 2025ean zehar ospatuko dan urteurrenaren harian, gure historia ederretsi, gure udalerriaren sena eta muina izandako guztiak gogoratu eta omendu gura doguz. Santurtzi, benetan, itsasoa eta mendia baino gehiago da adierazo dau Santurtziko alkate Karmele Tubillak. Ekitaldi horretan, hain berezia izango dan urtearen eta jakin min eta begirada guztiak bereganatu dituan logoa aurkeztu da: gure herriak hain ekimen gogoangarri eta bereziagaz bat egin daian nortasun eta indar handiko logoa diseinau dau, herritarrak eta historia erdigunean dagozalarik; gure herria ordezkatzen dauena ezagutzeko oinarrizkoak diren hainbat kontzeptu bateratuz: emakumeak, gizonak, tradizinoak, itsasoa, historia, ilusinoa nahiz etorkizuna.
Bestalde, Itziar Carrocera kultura zinegotziak aitatutako talde eragilearen eta udalerriko gizarte, kultura eta kirol-sarearen lana goraipatu dau: 2025 ilusinoz betetako urtea izango dogu, oso berezia, emozinoz betea eta guztiok parte hartu daizuen nahi dogu; eta urtemugearena beti gogoratzeko hitzordu izan daiten, gure udalerrian balio handiko personakana jo dogu, Santurtzik bere 950. urteurrena ospatzeko lanean dabilen talde eragile horren parte izan daitezan, horreetako bakotxa, gure herriaren kulturan eta historian dauen ezagutzeagaz, urteurrenaren antolaketaren oinarrizko zati bat da eta, gainera, gure udalerrian dogun kultura, alkarte eta kirol sare handiagaz loturea izango dira, proiektu berezi honetan parte hartuko baitau.
Udalerriaren izenak Erdi Aroaren amaieran edo hartu eban indarra, grafia aldatu egin daiteke, baina argi dago santurtzi, santurtzi, santurtzi, santurtzi eta santurtzi toponimoak leku berari buruzkoak dirala, baina lehen aitamena Sancti Georgiii izan zan, Erdi Aroko latinez idatzitako dokumentu batean agertu baitzan. Istorioak dinoanez, monje ingeles talde bat joian euren herrialdeko erlijino-gerretatik igesi eta ekatx ikaragarri batek harrapatu zituan, euren itsasontzia Abran hondoa jo eban. Monjeek bizia salbau eben eta esker ona adierazoteko baseleiza bat eregi eben hantxe, San Jorge Ingalaterrako zaindariaren omenez eta Santurtziko herria sortu zan baseleiza txiki horren inguruan.
Kontuak kontu, Santurtziko San Jorge eleizan hasiko diran arkeologia-lanek aukerea emongo deuskue gure kultura-ondarea hobeto ezagutzeko eta santurtziarrentzat hain garrantzitsua dan leku honetako harrien azpian dagozan sekretuak lurpetik atarateko. Gure sustraiak eta nortasuna hobeto ulertzeko, gure kultur ondarea aberasteko eta herri lez dogun nortasuna sendotzeko aukerea emongo deusku. Nondik gatozen jakin eta ezagutu behar dogu eta, kasu honetan, herriak Bizkaia osorako historian zehar izan dauen garrantzia ezagutu. Gure ondorengoei gure balioak, nortasuna eta historia dan moduan transmitiduten dala ziurtatu behar dogu. Eta horrexetan gabiz udalerrirako oso berezia dan momentuan, Santurtziren 950. urteurrena ospatzeko nabarmendu dau Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kiroleko diputaduak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!