Aitor Sarasua III. bertso-papel lehiaketea babator

Bizkaie! 2025-01-07 07:46   Bertsolaritzea

Bertsularien lagunak alkarteak atondu dau Aretxabaletako herriko etxeagaz alkarlanean.

Aitor Sarasua Maritxalar Aretxabaletan sortu zen 1967. urtean. Gazterik hasi zan Almen ikastolako bertso eskolan eta haren irakasle Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea eta Joanito Akizu izan ziran. Bertsolari eta euskaltzale amorratua, arlo bi horreetan lan handia egin eban, bai haren bailaran baita Ipar Euskal Herri osoan be. Seaskako ikastoletan bertso irakasle ibili zan eta Bertsularien Lagunak alkarteko buru be izan zan, besteak beste.

Bertso lehiaketeak edadearen araberako hiru maila izango ditu:

  • Helduen mailea: 2007. urtetik gorakoak, gitxienez 6 bertso eta gehienez 10 idatzi beharko ditue
  • Gazteen mailea: 2008 eta 2011 urte artekoak, gitxienez 4 bertso eta gehienez 8 idatzi beharko ditue.
  • Umeen mailea: 2012 urtera artekoak, gitxienez bertso bi eta gehienez 4 idatzi beharko ditue.

Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.

Lanak bialtzeko epea zezeilaren 21ean amaituko da eta epaia martiaren 14an jakinaraziko da webgunearen bidez.

Lanak honako helbidera bialdu behar dira: sarasua.lehiaketa@gmail.com

Sariak

  • Helduen sailean 1. saria: 300 € eta 2. saria 150 €
  • Gazteen sailean: 1. saria 100 euroko Elkar dendarako bonoa; eta 2. saria 50 euroko Elkar dendan gastetako bonoa.
  • Umeen sailean: 1. saria Xilabako finalerako sartzea eta trikota berezia; eta 2. saria: Xilabako finalerako sartzea eta tixerta berezia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu