Gitxi falta da 16 antzerki proposamen eskainiko dituan Bilboko Zirkuitua hasteko
2025-01-03 12:42 KultureaProgramea urtarrilaren 9an hasiko da, Nexo Teatroren El violín desafinado de Ingrés lanagaz.
Bilboko Zirkuitua aukera bikaina da sortzaile barriek eta tokiko antzerki-talde amateur eta erdi-profesionalek euren lanak jentaurrean doban taularatu eta antzezteko aukerea izan deien.
Bilboko Udalaren ekimena Altamirako, Basurtuko, Begoñako, Errekaldeko, Otxarkoagako, San Frantziskoko eta Zorrotzako Udaltegiek eta Solokoetxeko Institutuak sortzaile barrien eta Bilboko antzerki taldeen lanak hartuko ditue doban eguenero, 19:00retan, urtarrilaren 9tik maiatzaren 15era.
Aurten honako taldeek hartzen dabe parte: Nexo Teatro (El violín desafinado de Ingrés); Kai Errea (La Odisea); Companyia del Bac (Lisístrata eta Lear: entre la vida y la muerte); Showciety (El monólogo sin nombre); Skene (La casa de Bernarda Alba); Amets bete (No hay ladrón que bien no venga); Itxartu Antzerki Taldea (La ratonera); Compañia Teatro Kronos (El arte de la entrevista); Teatro comunitario aullidos de Otxa (Yo vieja); Laura Penagos, Putaren bakarrizketa soroetxean lanagaz; eta Banarte Antzerki Taldea, Cuenta atrás lana eskainiko dauelarik.
Proposamenetako bat euskeraz antzeztuko da, Laura Penagosen Putaren bakarrizketa soroetxean, apirilaren 10ean, Zorrotzako Udaltegian.
Edizino honetako obra batzuk egun batean baino gehiagotan ikusi ahal izango dira, besteak beste, La Odisea, Kai Erreak antzeztua urtarrilaren 16an San Frantziskoko Udal Zentroan eta apirilaren 3an Basurtuko Udaltegian; Showcietyren El monólogo sin nombre urtarrilaren 30ean Zorrotzako Udaltegian eta martiaren 6an Errekaldeko Udaltegian; No hay ladrón que por bien no venga, Amets Betek zezeilaren 13an Altamirako Udaltegian eta martiaren 20an San Frantziskoko Udaltegiaan eskainiko dauena; eta Lear: entre la vida y la muerte, BACeko Companyiak zezeilaren 27an Basurtuko Udaltegian eta maiatzaren 15ean Errekaldeko Udaltegian antzeztuko dauena.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Bilboko Zirkuitua
Helburuak bi dira: batetik, herriko eszena bultzatzea eta, bestetik, antzerkia Bilboko auzoetara hurreratzea. Udal-programa horrek Bilboko kultura-eskaintzearen deszentralizazinoan eragiten dau eta ia barruti guztietara zabaldu da. Ekimena aitzindaria eta bakarra da bere generoan Euskadin eta, horri esker, asko dira denporan zehar esparru profesionalera salto egin daben aktoreak eta konpainiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!