Brailleak 200 urte bete ditu

Bizkaie! 2025-01-03 09:00   Kulturea

Urtero, urtarrilaren 4an, Braillearen Munduko Eguna ospatzen da.

Aurten, mundu osoko miloeka itsuentzat hain garrantzitsua dan irakurketa-idazketa sistema hau asmau zanetik 200. urteurrena ospatzen da. Sistema hori sano erabagiorra izan zan itsuen egunerokotasunerako, benetako iraultzea kulturarako, hezkuntzarako eta, oro har, eguneroko bizitzarako sarbideari jagokonez, izan be, mende bitan kapaz izan da puntuak marketako egoeratik teknologiarik modernoenera eboluzionetako.

Brailleren Mundu Eguna

2019an, NBEk Brailleren Mundu Eguna aldarrikatu eban urtarrilaren 4a, egun horretantxe jaio baitzan Louis Braille (1809-1852), gaur egungo irakurketa eta idazketa sistema honen sortzailea mundu osoko 285 miloe itsuek erabilten dabe. Sei puntu dagoz eta 64 konbinazino tarteko dirala, letrak eta zenbakiak osotzeko erabilten dira edozein hizkuntzatan idatzi zein partiturak irakurteko.

ONCEk braillearen erabilerea sustatzen dau kideek daben helburuagaz Erakundeak eta gainerako herritarrek hori ezagutu eta gozau leikielako beren arlo guztietako alfabetatze-kodea: hezkuntzan, kulturan, aisialdian eta beste hainbat alderditan erabilteko.

Kontuak kontu, braille sistemea ezagutzea eta erabiltea ohikoa da eskoletan eta unibersidadeetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu