EGOk Tolosan ekingo deutso neguko bireari

Bizkaie! 2024-12-30 11:03   Musikea

Iker Sanchez izango da zuzendari gazte orkestrako 79 musikariean aurrean.

Iker Sanchez Silva. | Ikusi handiago | Argazki originala

Neguko Birea

  • Abenduaren 30ean, Tolosako Leidor Antzokian, arratsaldeko 19:00retan.  Kontzertuari hasierea Benjamin Britten konpositore britaniarrak sortutako Gazteentzako orkestra gida lanak emongo deutso. Henry Purcell konposatzaile barrokoaren lan batean oinarrituta, obra didaktiko interesgarrienetakoa. Ganerakoan, Kepa Errasti aktorea izango da narratzailea eta orkestra sinfoniko bateko instrumentu guztiak azalduko ditu, euskerazko narrazino baten bitartez.
  • Urtarrilaren 2an, Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian, 19:30ean.
  • Urtarrilaren 3an, Gasteizen, Jesús Guridi Konserbatorioan, 19:30ean.
  • Urtarrilaren 4an, Bilboko Euskaldunan, 19:30ean.


Erosi sarrerak hemen.

Euskal Herriko Gazte Orkestra

EGO siglen bidez ere ezaguna, 1997ko garagarrilean sortu eban Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Herrialdeko musikari gazteei zuzendutako proiektua da. Haren hasieratik, BBK, Kutxa eta Vital Fundazinoen babesa izan dau.

Musikari gazteen prestakuntza tresna bihurtzea da proiektuaren asmo eta helburu nagusia, jomuga zehatza daben hainbat ekimenen bidez. Ekimen horreetatik ondokoak nabarmendu daitekez: orkestra prestakuntza egokia eskaintzea, garapen artistikoa eta giza garapena sustatuko dituan egitura bilakatzea eta ekosistema musikalaren behar barriei erantzungo deutsen plataforma izatea. Era berean, gure musikari gazteen orkestra mundu profesionalerako sarbidea bultzatzea eta ahalbidetzea ditu helburu, besteak beste.

EGOk bere historian zehar izan dituan Musika Zuzendarien artean, noizean behin EGOk Zuzendari Gonbidatuak be izaten dituala ahaztu barik, lehen arduradun artistikoa izen zan (1997-1998) Juanjo Mena, Enrique Ugarte (1999) eta Juanjo Ocón (2000-2019) nabarmendu geinkez.

2020. urtetik, Rubén Gimeno da Zuzendari Artistikoa; eta 2024-2025 neguko topaketetan, barriz, Iker Sanchez izango da zuzendari gazte orkestrako 79 musikariean aurrean eta gogoan izan tronpetea joten hasi zala EGOn.

Iker Sanchez Silva

Gaur egun BilbaoSinfoniettako zuzendari artistikoa da, Calixto Bieito eta Barbora Horakova zuzendariakaz kolaborau izan dau, Circle of Trust eta Lucía Lacarragaz be ibilitakoa da eta Ausrine Stundyte, Ángeles Blancas eta Nicola Weller Carbone abeslariakaz be bai. 

2006. urtean, Bilboko Orkestra Sinfonikan zuzendari-laguntzaile lehiaketea irabazi eban.

Grabazinoen artean, Maitena (IBS Classical, 2021) operea eta Falla 1915 (IBS Classical, 2021) nabarmentzen dira.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu