'Fantartistak' erakusketea ikusteko azkenengo egunak
2024-12-30 10:22 KultureaUrtarrilaren 3ra arte egongo da edegita Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan.
Bilbao FormArtek, aniztasun funtzional psikikoa edo intelektuala daben personentzako sorkuntza artistikorako guneak, euren ikasleen azken hilabeteetako lana erakutsiko dau Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak barikura arte. Fantartistak erakusketeak Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren ikuspegi propioa landu daben 22 artistaren sorkuntza-lana batzen dau. Artistek euren modura interpretau ditue Bilboko Udalak atontzen dauen bildurrezko zinema jaialdiaren hiru hamarkadetako 30 kartelak.
Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko solairua. Bilbo) Adrian Alexandrov, Agatha Domenech, Claudia Aguinaga, Daniel Esteves, Eider Martín, Gorka Pérez, Igor Plaza, Imanol Yébenes, Inés Subijana, Irene Santos, Irune Arezes, Irune Yarritu, Jonathan Castro, Leire Zelaia, Maddi Torregrosa, Maika Manjón, Maite Cumia, Marisa González, Mercedes Ruiz, Miguel Cordero, Miren Santiago eta Sonia Fernández artisten lanak ikusi ahal izango dira.
Bilbao FormArte eskolea dimensino anitzeko proiektua da, berton hezkuntzeagaz eta enpleoagaz erlazionautako alderdiak arteakaz eta kultureagaz erlazionautako alderdiakaz konbinetan dira, garapen personalerako eta parte-hartze eta interakzino sozialerako bitarteko lez. Horregaitik, aspaldidanik, Bilbao FormArtek oztoporik bako sorkuntza artistikorako gunea sortzeko idea garatzen dau, kolektibo horretako personei gizarteratzeko beste aukera bat emoteko.
Halanda ze, erakusketea urtarrilaren 3ra arte egongo da edegita, goizeko 08:00etatik 20:00ak arte, astelehenetik barikura.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!