2025eko Bilboko Aratusteak iragarteko kartel lehiaketea martxan

Bizkaie! 2024-12-27 10:03   Kulturea

Izena emoteko epea zabalik egongo da urtarrilaren 25eko 23:59ak arte.

Bilboko Aratusteak zezeilaren 27tik  martiaren 4ra izango da eta Bilboko Udalak 2024ko Aratusteak iragarteko kartel lehiaketea deitu dau, jai herrikoiak, parte-hartzaileak, txiki eta handientzako ekitaldiak izango dituen sei egunak.

Parte hartu nahi dabenek lan originalak urtarrilaren 25eko 23:59ak baino lehen aurkeztu ahal izango ditue. Aurreko edizinoetan lez, gehienez, lan bi aurkeztu ahal izango ditue parte-hartzaileek eta dibersidadea balorauko da generoa eta sexu-orientazinoa, jatorria eta kulturea, dibersidade funzinonala, edade, klase soziala, gorputz mueta eta bestelakoak irudikatzean, rol eta estereotipoei aurre eginez.

Lanek formatu bertikala izan beharko dabe, 50 cm x 70 cm-koa, eta online aurkeztu beharko dira udal-webgunearen bidez, 2025eko Kartel Lehiaketa Aratusteak atalean.

Lehiaketako oinarriak Udaleko webgunean eskuragarri dagoz.

Adimen artifizialeko tresnak erabiliz gero, horreek zehaztu egin behar dira. Balorazinoari jagokonez, giza esku-hartzea IA erabiltzearen ganetik egongo da.

Jai-batzordeak eta diseinuaren eta kulturearen arloko ordezkariek osotutako epaimahaiak sei kartel finalista hautatuko ditu. Jenteak udal-webguneko online botazinoan eta aurrez aurreko botazinoan, Abandoko Udaltegian (Barrenkua Kalea, 5) botau ahal izango dau, zezeilaren 3tik 7ra. Kartel irabazlea aurrez aurreko botazinoa (% 33), online botazinoa (% 33) eta epaimahaiaren erabagia (% 33) kontuan hartuta erabagiko da.

Lehiaketea irabazten dauenak 2.000 euroko saria irabaziko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu