Chick Juarez & The Revolutionek 'Overjoyed' kantua plazaratuko dau gaur, hilak 27
2024-12-27 08:30 MusikeaThe Real New Standards, Vol.1 albuma, barriz, hilaren 30ean etorriko da.
Proiektu barri honek egungo jazzaren inportantzia kulturalari aurre egiten deutso, jenteagaz benetan entzuten diran abestien bildumeagaz. Jazzak publikoagaz dauen loturea galdu dauen eta bizimodu bat baino gehiago museoko pieza bihurtu dan mundu honetan, Chick Juarez & The Revolutionek manifestu musikal bat kaleratu dabe The Real New Standards, Volume 1, hain zuzen be. Album hau ez da musikea bakarrik, inponidutako estandarren kontrako adierazpen ausarta da eta jazzari bere garrantzi kulturala bueltetean deutso. Chick Juarezek argi eta garbi kritiketan dau zelan azken hamarkadetan jazzaren estandar barriak ezartzeko saiakerak herri kulturatik deskonektau diran: jazza ez zan beti elite batentzat izan; kaleetan eta jentearen bihotzetan bizirikegoan musikea zan, dino Juarezek. Nicholas Paytonen manifestuak inspirauta, jazza hilda dagoala adierazoten baitau, Juarezek gogor egingo dau generoaren esentzia berpizteko.
Disko barrira Juarezek berak benetako estandar barri legez deskribidutako lau abesti batu dira, maila kulturalean garrantzitsuak diran abestien berrinterpretazinoak, besteak beste, Stevie Wonderren Overjoyed, eta Grover Washingtonen Just the Two of Us.
Candela Marin abeslaria, Dani Olaz bateria, Jorge Luengo bajuan eta Chick Juarez tekladuetan eta produkzinoan, The Revolutionek soinu esperientzia berezia eskaintzen dau entzule modernoagaz barriro konektetako. Proiektuak konbentzinoei aurre egiteaz gan, jazza izan beharko litzatekenari buruzko alkarrizketeari ekin gura deutso: ez dogu musikariek bakarrik ezagutzen daben musikea jo gura. Guztiok geureak bezela sentidu geinkezan estandarrak nahi ditugu, gaur egungo kultur iruditeriako abestiak, Juarezek dinoanez. Albumeko lehen singlea, musika iraultza honen esentzia barrubatzen dauena, Stevie Wonderren Overjoyed abenduaren 27an kaleratuko da, eta album osoa hilebete bereko 30ean egongo da eskuragarri. The Revolutionek entzule guztiak konbidatzen ditu, jazza maite dabenak eta kritikariak, mobimentu honegaz bat egin eta benetako arimadun jazzaren berpizkundea izan daitekena entzun deien.
Chick Juarez eta Kai Nakai
2019an, Durangoko Azokako Sormen bekea eskuratu eta urtebeteko epea emon jaken euren proiektua aurrera eroateko: reggaetoia eta feminismoa buztartu zituan obreak erritmo urbanoei eutsiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!