Bizkaiak dirulaguntzinoak emongo deutsee nazinoarteko proiektuei
2024-12-26 13:45 KultureaKulturea, kirola edo euskerea sustatzen dabenei hain zuzen be.
Bizkaiko Foru Aldundiak azken gobernu konseiluan foru dirulaguntzinoen deialdia onartu eban, 2025ean Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpo egindako proiektu eta jarduerak finantzietako, kirolaren, kulturearen edo euskerearen normalizazinoaren arloan, lurraldea nazinoartean ikusgai jarriko baitabe.
Foru Erakundeak 300.000 euroko aurrekontua esleitu dau ekimen horreek babesteko, Bizkaian kalidadeko kultura-eskaintza zabala sustatu, lurraldeko kultura-eragileei lagunduko deutsen estrategiak bultzatu eta eremu horreetan Bizkaiarentzat interes berezia daben proiektuei babes ekonomikoa emoteko.
Diruz lagundu daitekezan ekitaldien artean, ondoko honeek dagoz: ekitaldi edo ikuskizun artistiko edo kulturalak, jaialdiak, erakusketak eta diziplina anitzeko beste jarduera batzuk; ondare immaterialari buruzko proiektuak; bitartekaritza artistiko eta kulturaleko jarduerak, baita teknologia barrien erabilerea be; euskerearen normalizazinoa sustatu eta bultzatuko daben jarduerak; eta kirol-arloko ekitaldiak/jarduerak.
Eskaerea egiteko epea eta prozesua
Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira, 2025eko martiaren 10etik 31ra, hemen. Aurkeztutako proiektuak 2025eko ekitaldian egin behar dira.
Onuradun izan daitekez soziedade anonimoak, kooperatiba-soziedadeak, erantzukizun mugatuko soziedadeak eta soziedade zibilak, baita enpresa edo lanbide-jarduerak egiten dituen persona fisikoak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!