Caritas Bizkaiak 'Sin ti no soy nada/Zurekin batera bai' kanpainea jarri dau martxan

Bizkaie! 2024-12-20 13:50   Pil-pilean

Bilboko XXI. Opil Solidarioa aurkeztu dau.



Caritas Bizkaiak urtarrilaren 5ean, goizeko 10:00etatik 14:30etara, Plaza Barrian egingo dan Bilboko Opil Solidarioaren harian, herritarren alkartasuna indartzeko, kontzientzietako eta egun horreetan dirua batzeko, Caritas Bizkaiak laguntzen dituan personei eta familiei arretea emoten jarraitu ahal izateko: gaur egungo Bizkaia abiadura biko gizartea da eta hor talde behartsuenak aukeren gizartearen bazterretan geratzen dira, gizarte-ereduak berak sortzen dituan ezberdintasun-oztopoen ondorioz, ohartarazo dabe.

Kanpaina hau jaiotza parte-hartzaile baten muntaketeagaz aurkeztu da, Caritas Bizkaiko parte-hartzaile, boluntario eta profesionalek birsortutakoa, urte honetan Bizkaian persona askok bizi izan daben errealidadea eta zaurgarritasun-egoerea erakusten daben datuak eskainiz: urtero, urtarrilaren 5eko gauean, Errege Magoak teilatupean lo egiteko subertea dabenen etxeetan sartzen dira eta euren bihotzak alaitzen dituen opariak ixten ditue, jaio zen aska xumeraino gurtzera joan ziran Jesus Umearen etorrera gogorarazoz baina gau hori, persona askorentzat magikoa, aterpe duinik bako gaua izaten jarraituko dau Bizkaiko persona askorentzat, ohartarazo dabe eta Caritas Bizkaiak aurten etxerik bako 1.400 persona baino gehiago artatu dituela eta pobrezia larrian dagozan Bizkaiko familiek diru-sarreren % 70 baino gehiago alokairura bideratzen dabela eta horrek eragina dauela familia horreek oinarrizko beharrei erantzuteko dituen aukeretan.

Banaketeak GASCA Cateringen laguntzea be izango dau eta txokolatearen osogaiak Kaikuk (esnea) eta Baquek (kakaoa) emon ditue. Ekitaldiak Laboral Kutxaren babesa be badau, baita ekitaldia atontzeaz arduratuko diran Cariats Bizkaiako dozenaka boluntarioren laguntzea be.

Opil solidarioaren ekimenean batutako dirua Caritas Bizkaiaren umezaroko programetara bideratuko da. Mónica Martín Umeen eta Familia Hartu-emonen Arloko arduradunak programa horreen zerbitzuei buruzko zehetasunak emon ditu eta 2024. urtean 18 urtetik beherako 1.890 edade txikiko (horreetatik % 49 neskak) artatu dirala jakinarazo dau: familiei laguntzen eta umeei eta gazteei arretea emoten inbertidu behar da, gaur egun dituen preminei erantzuteko eta prestakuntzea eta garapen personal eta sozialerako aukerak emoteko; holan prebentzinoari esker pobrezia eta gizarte-bazterkeriari aurre egitea da asmoa, nabarmendu dau Martinek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu