Hilaren 24an manifestazinoa egingo da Palestinaren alde
2025-09-23 08:19 Pil-pileanEuskal Herriko komunidade palestinarrak eta zinemako eta Palestinari alkartasuna adierazoteko.

Prentaurrekoan, Gazako komunidade palestinarreko kideak eta gaur egun Donostian errefuxiauta dagozan Gazako personak, Euskal Herriko komunidade palestinarraren izenean,
zinemako hainbat personez gan, besteak beste, Aitziber Garmendia, Iker Ganuza, Itziar Atienza, Jon Olivares, Julen Telleria, Klara Badiola, Montxo Armendariz, Paul Urkijo, Pello Gutierrez, Sara Cozar eta Yune Nogueiras.
Deialdirako atxikimenduen artean, guztion artean 100 Goya baino gehiago irabazitakoak dagoz, 10 sari baino gehiago Donostiako, Veneziako eta Berlingo jaialdietan, besteak beste, Oscar sari bi eta hamar izentapen baino gehiago.
Manifestazio honen deialdian komunidade palestinarreko kideek esan dabenez, Hind Rajaben hilketea betirako grabauta geratu jaku. Muturreko krudelkeriaren eta basakeriaren adierazgarria da, gure jentarteen gizaki ahulenen gainean gauzatuta: kasu honetan 6 urteko neska bat. Eta Israel Gazan egiten dagoanaren adierazgarria: genozidioa, gerra krimenak eta gizateriaren kotrako sarraski-krimenak, Nazino Batuen Erakundeak dinoanez. Horren aurrean, berbak ez dira nahikoa, ekintzak behar dira. Hori da gure agintari eta instituzinoei eskatzen/erreklametan deutsguna, ekintza zehatzak.
Urte bi pasa behar izan dira han bizi dabena genozidioa dala, genozidioa berbea erabilteko, kalean aspaldi genozidiotzat hartzen genduana. Ez daitezela beste urte bi pasau ekintzak eta erabagiak hartzeko, Gaza eta Palestinari ez jakelako denporarik geratzen.
Horrregaitik guztiagatik, zinemearen mundutik, genozidio israeldarraz sumindu eta nazkatutako gizarteko beste sektore bat bezela, manifestazioagaz bat egiten dogu eta herritarrak deitzen ditugu, geugaz batera oihukatu deien Genozidioa gelditu! Eta gogora ekarri eta omendu deiezan okupazino israeldarrak Gazan hildako emakume eta gizon guztiak. Egun, 60.000 baino gehiago.
Cinema with Palestine plataformako kolektiboez gan, dagoeneko badira 350 baino gehiago manifestazinoagaz bat egin daben aktore, zuzendari eta produktoreak. Eta gero eta gehiago dira, sektorean dagoan Palestinari alkartasuna adierazoten eta genozidioari gaitzespena erakusten deutsenak, besteak beste, Agustín Almodóvar, Aitana Sánchez Gijón, Aitor Arregi, Alauda Ruiz de Azúa, Álex De la Iglesia, Anakoz Merikaetxebarria, Ander Azurmendi, Ander Barinaga, Ander Sagardoy, Ane Gabarain, Ane Pikaza, Antton Telleria, Lara Izagirre, Larraitz Zuazo, Itziar Atienza, Antonio de la Torre, Arturo Valls, Asier Etxeandia, Borja Cobeaga, Javier Bardem, Javier Cámara, Javier Fesser, José Coronado, Karra Elejalde, Lola Herrera eta Luis Tosar.
Israelgo estadua Gazan egiten dagoan genozidioa salatzeko manifestazinoa izango da Donostian, hilaren 24an. Arratsaldeko 18:30ean izango da eta Okendo plazatik urtengo dau, Zinemaldian The Voice of Hind Rajab filma proiektau ondoren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!