Hitzetik Hortzera: bertsoa, zientzia eta umorea
2024-12-20 12:36 BertsolaritzeaIdoia Torregarai umoregilea izango da aste honetan protagonista.
Aurten be bertsolaritzeak eta ezagutza zientifikoak bat egin dabe oholtzearen gainean Jakinduriek mundue erreko dau lelopean. Idoia Torregaraik aurkeztu dau aurtengo Bertso Zientzia eta, hain zuzen be, bera izango da aste honetako programako alkarrizketatua. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena lagunak dira, hiru bakarrizketa egin baititue alkarregaz azken zazpi urtean. Plazako jarduna eta umorearen txipriztinak jorratuko ditue zapatuko programan.
Bertsolarien bueltan modu batean edo bestean ibiltea tokatu izan jako Idoia Torregarairi. Gai-jartzaile ibili izan da Usurbilgo saio askotan eta azken Txapelketa Nagusian Hitzetik Hortzeran be parte hartu eban Komunean umore esketxetan Eider Perezegaz batera.
Udako Euskal Unibersidadeko (UEU) komunikazino arduradun lanetan 25 urte daroaz Idoia Torregaraik. UEUko lana, filosofia eta gizarteratzeari buruz berba egiteko ere aprobetxauko dabe.
Bilboko eta Markina-Xemeingo bertsoaldiak
Bilboko Bertso Zientziako bertsoaldiak dakarz aste honetako programeak. Idoia Torregarai izan zan aurkezle eta gai-jartzaile lanak egin zituen Aloña Aldasoro, Cecilia Ferndandez eta Oier Pedrera zientzilariek. Bertsotan, barriz, Iruri Altzerreka eta Julio Soto ibili ziran.
Markina-Xemeinen abenduan 8an urtero egiten dan bertso jaialdiko bertsoaldiak be entzuteko aukerea izango da zapatuan; Andoni Egaña, Josune Aramendi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Iturriagak egin eben bertsotan; gai-jartzaile lanak, Amaia Agirrek egin zituan.
Hitzetik Hortzera: abenduaren 21an, gaueko 21:00etan, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!