2024/12/21 9:00

Bilboko Arenalean. | Azokak

75. Santo Tomas Azokea

9:00

Santo Tomas Azokearen 75. edizinoak 121 produktore eta 235 etxola izango ditu. Horrezaz gan, Bisubi Fundazinoak 4.500 babarrun anoa solidario prestauko ditu putxeran; diru-bilketea, Aspanovas, Gregorio Ybarra, Norai eta Koop SF 34 alkarteei emongo deutsee. Aurreko urtean, 20.000 euro batu ebezen.

9:00etatik 20:00etara, Bilboko Arenalean, askotariko produktuak eta ohiko taloa jateko aukerea izango da. Tokiko produktuei jagokonez, 10 kategoreietan banatuta dagoz: haragia eta deribatuak (9 produktore); konserbak (15); frutak (4); barazkiak (10); esnea eta deribatuak (24); eztia (12); ogia eta pastelak (21); landareak (2); sagardaoa eta txakolina (17); eta beste batzuk (7).

Horreezaz gan, BBK Fundazinoak ondo egindako lana autortuko dau urtero lez, kategoria bakotxeko postu onenak sarituz.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu