'La infiltrada' filmak 13 izentapen lortu ditu Goya Sarietarako
2024-12-19 09:07 ZinemeaGuztira, euskal produkzinoek 25 izentapen jaso ditue.
Zinema Akademiak 2023ko Goya Sarietarako izentautakoen zerrendea emon dau ezagutzera eta ikus-entzunezkoen euskal industriak 25 izentapen lortu ditu.
- Film Onena: La infiltrada.
- Zuzendaritza Onena: Arantxa Echevarría (La infiltrada); Aitor Arregi eta Jon Garaño (Marco).
- Jatorrizko gidoi onena: Amèlia Mora eta Arantxa Echevarría (La infiltrada); Aitor Arregi, Jon Garaño, Jorge Gil Munarriz eta Jose Mari Goenaga (Marco).
- Gidoi egokitu onena: Icíar Bollaín eta Isa Campo (Soy Nevenka).
- Jatorrizko musika onena: Fernando Velázquez (La infiltrada).
- Gizonezko aktore protagonista onena: Eduard Fernández (Marco) eta Urko Olazabal (Soy Nevenka).
- Emakumezko aktore protagonista onena: Carolina Yuste (La infiltrada).
- Bigarren mailako gizonezko aktore onena: Luis Tosar (La infiltrada).
- Bigarren mailako emakumezko aktore onena: Nausicaa Bonnín (La infiltrada).
- Emakumezko aktore barri onena: Lucía Veiga (Soy Nevenka).
- Produkzino zuzendaritza onena: Axier Pérez Serrano (La infiltrada).
- Argazki zuzendaritza onena: Javier Salmones (La infiltrada) eta Gris Jordana (Soy Nevenka).
- Muntaketa onena: Victoria Lammers (La infiltrada).
- Makillaje eta ile-apainketa onena: Patricia Rodríguez eta Tono Garzón (La infiltrada); Karmele Soler, Sergio Pérez Berbel eta Nacho Díaz (Marco).
- Soinu onena: Fabio Huete, Jorge Castillo Ballesteros, Miriam Lisón eta Mayte Cabrera (La infiltrada).
- Efektu berezi onenak: Mariano García Marty, Jon Serrano eta Juliana Lasunción (La infiltrada); Jon Serrano, Mariano García Marty, David Heras (Marco).
- Fikzinoko film labur onena: Betiko gaua eta Mamántula.
- Animazinoko film labur onena: La mujer ilustrada.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!