44 erakunde publiko eta pribaturen lana autortu dau euskerearen kudeaketan egin daben lanagaitik

Bizkaie! 2024-12-19 08:06   Euskerea berbagai

Danok barrruratu behar dogu euskerea badala herri lez lehiakorrak izateko beste elementu bat.

Eusko Jaurlaritzeak euskerearen erabilerearen autortza ekitaldia egin dau Donostiako Kursaal-aretoan. Bertan erakunde publiko eta pribatuek euskerearen kudeaketan eta garapenean emondako aurrerapausuak autortu dira. Lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ibone Bengoetxea, izan da ekitaldiaren buru eta beragaz batera izan da Sonia Rodriguez, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazinorako zuzendaria be.

Aurtengoa bigarren ekitaldia izan da 2023ko bagilean erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskerearen garapen-mailea ebaluau, egiaztau eta autortzeko sistemea arautzen dauen dekretua onartu zanetik. Dekretu barri horrek Bikain kalidade ziurtagiriak arautzeko dekretua ordezkatu eban eta ondorioz, Bikain ziurtagiriez gan, beste bereizgarri eta autortza batzuk be banatzen dira, besteak beste, Harrobi diplomak.

Helburua euskerearen normalizazinorako pausuak egiten dituen ahalik eta erakunde gehienen autortzea egitea da euskerearen normalizazinoa erakunde gehiagotara heltzeko jarrereari eutsiz.

Lehen lehendakariordeak, Ibone Bengoetxeak, enpresa eta erakundeek euskerearen normalizazinoan egiten daben lana gure gizartearen erronka handi bati aurre egiteko ezinbestekoa dala azpimarratu dau: euskerearen erabileran salto bat emotea, kalidadeko saltoa. Aurreko belaunaldien amesa zan euren ondorengoek euskeraz ikasteko aukerea izatea. Lortu eben. Orain, euskeraz ikasi daben belaunaldi horreei euskeraz lan egiteko aukerak zabaldu behar deutsegu. Eta lortuko dogu. Hainbat datu esanguratsu emon ditu Bengoetxeak: Euskal Autonomia Erkidegoan, 25 eta 64 urte bitarteko herritarren % 36,7 euskaldunak dira. Beste datu bat: 25 eta 34 urtekoen artean euskaldunak % 55 dira, hau da, helduak baino 18 puntu gehiago; eta azken horreek dira belaunaldi gaztea, euskeraz ikasteko aukerea izan eben horreek eta, orain, arlo sozioekonomikoan, lanean, euskeraz jarduteko aukerak zabaldu behar deutsegu. Horretarako, garrantzitsua da danok barruratzea euskerea badala herri bezela lehiakorrak izateko beste elementu bat: lanean, euskereak langileen artean hurreko giroa, erosoa sortzen dauelako, euren ongizatean modu positiboan eraginez; prozesuetan, produktu personalizatu eta berezi bat eskaintzen dogulako; eta, baita nazinoartean be, enpresei identidade berezia emoten deutselako. Beraz, euskereak lanaren esparruan be ekarpen ekonomiko eta sozial handia egingo deskulako.

Autortzea

Aurten danetara 44 entitate publiko eta pribatuk jaso dabe ziurtagiria:

Harrobi ziurtagiria (7):

- BELTRAN ASCENSORES Y MONTACARGAS SL.
- BIZKAIKO SASKIBALOI FEDERAZIOA.
- FEDERACION VIZCAINA DE BALONCESTO.
- HARAN GEOLOGIA KOOP. ELK. TXIKIA.
- IKASTXIKI FUTBOLA GARATZEKO ELKARTEA.
- ALDARA AHOLKULARITZA.
- BIZKAIKO FUTBOL FEDERAKUNDEA.
- EUSKAL KANOE FEDERAKUNTZA.

Oinarrizko Bikain ziurtagiria (5)

- BABESTEN GIPUZKOA, S.L.
- EUSKALERRIKO ESKAUTAK BIZKAIA.
- KIMET SPORT S.L.
- OSATU KOOPERATIBA ELKARTEA.
- ZABALDUZ KOOPERATIBA ELKARTEA (Hernaniko egoitzea).

Erdi-mailako Bikain ziurtagiria (7):

- EDE FUNDAZIOA.
- KREAN, KOOP.E.
- LagunAro (Arrasateko egoitzea).
- LKS, KOOP. S.
- SORALUCE, S. COOP.
- TRACTORA KOOP. ELK. TXIKIA.
- ULMA MANUTENCION, S. COOP.

Goi mailako Bikain ziurtagiria (25):

- ABELUR KOOP. ELK.
- ALBERDI MEKANIZATU LANAK S.L.
- ARAZI IDEIAK BOROBILTZEN
- COPRECI S. COOP.
- DANOBAT GROUP S. COOP.
- DANOBAT Koop. E.
- EIKA S. COOP.
- EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA.
- EUSKAL KIROL FEDERAZIOEN BATASUNA.
- FAGOR ARRASATE S.COOP.
- FAGOR AUTOMATION S.COOP.
- FAGOR ELECTRÓNICA KOOP. E.
- FUNDACIÓN BASQUE TEAM.
- GISLAN KOOP.
- IDEKO.
- KIROLAISI XXI S.L.
- KONIKER S.COOP.
- LAB SINDIKATUA (Igarako egoitzea).
- LAUAXETA IKASTOLA KOOP. S
- MIGUEL ALTUNA LANBIDE HEZIKETA.
- MONDRAGON ASSEMBLY KOOP. E.
- MONDRAGON KOOPERATIBA ELKARTEA.
- ORERETA IKASTOLA KOOP. E.
- ULMA HORMIGÓN POLÍMERO, S.COOP.
- URRETXUKO UDALA.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu