Jamie Cullum, The Beach Boys eta Bulego 60. Jazzaldian izango dira

Bizkaie! 2024-12-18 12:48   Musikea

Jose Luis Lanzagorta da aurtongo kartelaren egilea.

2025eko garagarrilaren 22tik 27ra Donostian egingo dan Jazzaldiaren 60. edizinoak ordainpeko programazinoa eta José Luis Lanzagortak egindako kartela aurkezten ditu. Donostiako Jazzaldiaren 60. edizinoa ospatzeko taiutu dan musika-eskaintza kalidade handikoa, askotarikoa, erakargarria eta bizitasun handikoa izango da.

Urtero lez, Trinidade Plazan, Kutxabank Kursaal Auditorioan, FCC Victoria Eugenia Antzokian eta Škoda San Telmo Museoan (Klaustroan) egingo diran kontzertuen aurrerapena da hau.

Abenduaren 19tik aurrera, 10:30ean, salgai jarriko dira sarrerak eta abonamenduak. Erosketak presentzialki (leihatilan) edo online egin ahal izango dira, euren webgunean (www.jazzaldia.eus) eta Donostia Kulturarenean (www.donostiakultura.eus).

Programazinoa

- Kutxabank Kursaal Auditorioa:

  • Bagilak 22: Jamie Cullum.
  • Bagilak 23: The Beach Boys.
  • Bagilak 24: Yerai Cortés.
  • Bagilak 25: Hermeto Pascoal & Grupo.
  • Bagilak 26: Andrew Bird Trio.
  • Bagilak 27: Oscar Petersomn Centennial Concert.

- Trinidade Plaza:

  • Bagilak 24: Steve Coleman & Five Elements eta Kurt Elling & Yellowjackets Celebrate Weather Report.
  • Bagilak 25: Marc Ribot Hurry Red Telephone eta Dee Dee Bridgewater Quartet.
  • Bagilak 26: Crosscurrents Trio eta Chief Adjuah.
  • Bagilak 27: Chicuelo + Marco Mezquida eta Melody Gardot.

- Škoda San Telmo Museoa:

  • Bagilak 23: JazzEñe 1.
  • Bagilak 24: JazzEñe 2.
  • Bagilak 25: JazzEñe 3.
  • Bagilak 26: JazzEñe 4.
  • Bagilak 27: Marc Ribot Ceramic Dog.

- FCC Victoria Eugenia Antzokia:

  • Bagilak 23: Baptiste Trotignon.
  • Bagilak 24: Bojan Z.
  • Bagilak 25: Pierre de Bethmann.
  • Bagilak 26: Marc Rivot Solo.
  • Bagilak 27: Kirk Knuffke 4tet Featuring Ray Anderson.

Doban izango tiran kontzertuak

Bihar jarriko dira salgai ordainpeko kontzertuak, baina oraindino iragarri gabe dago programazinoaren zati handi bat, urtero lez, uria musikaz blaituko daben dobako kontzertu guztiena.

Laster, 60. Jazzaldiaren programazinoa zabaltzen eta osotzen joango da, baina dagoeneko izen batzuk aurrerau ditue: Clare Martin eta Jessie Gordon abeslariak; PianoForte pianisten laukotea; Blues Garaikideko disko onenaren Grammy baten irabazle War & Treaty taldea; Lew Tabackin saxofonista mitikoa; Jordina Millà pianista katalan gaztea, ECM zigilu ospetsuak argitarau barri dauena haren zuzeneko diskoa, Munich, Barry Guyregaz batera baxuan; Naissam Jalal flautista franko-siriarra, tradizino indostanikoaren hainbat musikari batzen dituan talde bategaz; Euskal Musikearen gazte eszenako talderik erakargarrienetako bat, Bulego; Crystal Murray abeslari frantsesa, David Murray saxofonistaren alaba; Judith Hill gitarristea eta abeslaria, eta beste hainbeste.

Datozen hilabeteetan iragarriko ditue dobako kontzertu guztiak, besteak beste, Keler Gunean, Nauticoolen, Chillida Lekun eta Kursaaleko terrazetan emongo diranak.

Jose Luis Lanzagorta da Donostiako 60. Jazzaldiko kartelaren egilea

Diseinatzaile grafiko eta musikaria, Estudio Lanzagortaren sortzailea eta zuzendari kreatiboa da. Diseinu grafikoko enpresea da eta, batez be, artearen eta kulturearen arloetan egiten dau lan.

Bezeroetako batzuk: Artium, Donostia Kultura, Koldo Mitxelena Kulturunea, Tabakalera, San Telmo Museoa, Musée Basque de Bayonne, Kutxa Fundazioa, Donostia Zinemaldia, Donostiako Jazzaldia, Kursaal Fundazioa, Donostiako Musika Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia, Warner Music, Sony Music eta Get In Producciones dira.

Lanzagorta Donostiako Jazzaldiaren kartel gehien sinatu dituan egilea da, hamabi edizinotakoak, hain zuzen be.

Musikari bezela, dauela hamarkada batzuetatik hona, hainbat proiektutan parte hartu dau Donostiako popearen barruan, Orquesta Mondragón, Puskarra eta Amateur taldeetako kide fundatzailea izan zan. Horreezaz gan, kide izan zan La Buena Vida eta Amor a Traición pop talde donostiarretan.

José Luis Lanzagortak argi eban akordua egin nahi eutsola musikeaz blaitu eta gozararazo deigun Jazzaldiaren hirurogei urteko ibilbideari. Aurreko 59 edizino guztietatik, bada kartel bat egilea uriko Jazzagaz konektau ebana eta betidanik oso begiko izan dauena: Tomás Hernandez Mendizabalek 1970eko edizinorako egin eban kartela, kolore distiratsuekaz eta lehen planoan bateristea protagonista ebana.

Kontuak kontu, Jazzaldiko irudia autortzea da Max Roachi, izan be, 2025ean 101 urte beteko lueke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu