Bilboko Ospetsu eta Uriko Enbajadore barrien autorpenak emon ditue

Bizkaie! 2024-12-18 08:36   Kulturea

Uri honenganako pasino izugarriaren errekonozimentua eta esker ona adierazoteko.

Juan Mari Aburto alkateak emon ditu 2024ko Bilboko Ospetsuen eta Uriko Enbajadorearen autorpenak, Udalak emoten dituan saririk garrantzitsuenetakoak dira, euren ibilbideagaitik uriaren izen ona zabaltzen laguntzen daben persona eta/edo entidadeentzat.

Oraingoan, Ines Anitua Iriarte automobilgintza-sektoreko zuzendariak, Jose Ignacio Goirigolzarri Tellaeche bankako zuzendariak eta Ernesto Valverde Tejedor Bilboko Athletic Clubeko entrenatzaileak jaso dabe saria. Era berean, Bilboko agintari gorenak Bilboko enbajadore izentapena emon deutso Bilbao Basket taldeari.

Autorturako personen ibilbideak definiduteko, ondokoa adierazo dau alkateak, Albert Einstein gogoan: logikeak Atik Zra eroango deusku, irudimenak, barriz, edozein lekutara. Einstein handiaren baimenagaz, nik beste berba bi gehitu ditut horreek definiduteko, esfortzua eta kemena hain zuzen be.

Benetako Bilbo bat

Juan Mari Aburtok gogora ekarri ditu Udala 2001ean ohorezko sari horreek emoten hasi ziranetik egon diran autorpenak. Orain arte Udalak 123 sari emon eta lau enbajadore izentau ditu: urian erein nahi doguzan balioen eredu dira. Gure burua benetako Bilbo bezela ezagutzera emon nahi dogu, benetako balioakaz eregia. Horreek guztiak eredu bikaina dira.

Ines Anituari buruz ondokoa nabarmendu dau: lanerako eta lidergorako gaitasun handia dau mundu konplexu batean, hau da, automobilgintzearen sektorean. Anituak beti jakin izan dau lehen lerroan egoten, erronkak eta zailtasunak gaindituz eta ikuspegi estrategikoa txertatuz, barrikuntzea eta nazinoartekotzea gidari. Ines Anitua asko behar doguz Bilbon, baita munduan be, amaitu dau.

José Ignacio Goirigolzarriri buruz ondokoa esan dau: gure buruari begiratzeko beste ispilu handi bat da. Esfortzuaren eta profesionaltasunaren eredu da oso sektore gatx batean, finantzena. Beti egon da Bilbon dituan sustraiei lotuta, ibili dan leku guztietan bilbotartasun jatorra erakutsiz.

Ernesto Valverderen gainean ondokoa zehaztu dau: Athletic San Mames zaharrean eta barrian entrenau dauen teknikari bakarra. Berari esker orroa egin dogu barriro, bihotza taupaka jarriz. Lortu dau belaunaldi barriek Athletic Txapeldun bat izatea zer dan bizitea eta disfrutetea. Eskerrik asko, Ernesto, zure umiltasunagaitik, Athletic maitatzeagaitik eta Bilbo maitatzeagaitik.

Bilbao Basketek datorren urtean 25 urte beteko ditu saskibaloiko elitean. Talde horri buruz esan dau bere ibilbideak uriko enbajadorearen titulua ekarri deutsola. Balentriak, burrukak, porrotak, poza, estualdi ekonomikoak... baina beti zutik. La Casillatik BECera eta orain Miribillan, Bilbao Arenan.

Bilboko ospetsuak eta uriko enbajadore

Bilboko Ospetsuen zerrendan 123 persona eta erakunde dagoz, besteak beste: musikariak, kantariak eta konpositoreak, historialariak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak eta enpresetako zuzendariak, zentro akademikoak, zinema-zuzendariak eta modako profesionalak, artistak eta jatetxeak.

Zerrenda horretan lau Uriko Enbajadoredagoz:  Athletic Club (2012), Guggenheim Bilbao Museoa (2017), Bilbao Orkestra Sinfonikoa (2022) eta orain Bilbao Basket (2024).

  • 2001: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.
  • 2002: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.
  • 2003: Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.
  • 2004: Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Elizbarrutiko Cáritas.
  • 2005: Beti Jai Alai, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Aritza Galeria.
  • 2006: Félix Iñiguez de Onzoño, Juan Sabas Olabarria, Miguel Álvarez Villota, Oskorri, Raimundo Pérez Lezama, Rimbombin jatetxea, Sombrerería Gorostiaga.
  • 2007: Farmacia Caballero, Farmacia Pariza, Farmacia Unceta, Javier de Bengoechea y Niebla, José María Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.
  • 2008: Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato "Fito", Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.
  • 2009: Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz ikastetxea, Bilboko kidego kontsularra, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.
  • 2010: Bilboko Mediku Zientzien Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.
  • 2011: Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.
  • 2012: Enpresa Ikasketen Unibertsidade Eskola, Siervas de Jesús de la Caridad, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Zazpi Kaleetako txikiteroak. Athletic Club, 2012ko uriaren enbajadorea.
  • 2013: Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), Cine Club FAS, Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa.
  • 2014: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.
  • 2015: Bilboko Martina de Zuricalday gozotegiak, Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.
  • 2016: Jose Angel Iribar, Sara Estévez, Xabier Kintana, Jose Antonio Garrido, Begoña Rueda.
  • 2017: Bizkaisida Hiesaren aurkako Bizkaiko Herri Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, María Dolores de Damborenea González, TeleBilbao. Guggenheim Bilbao Museoa, 2017ko uriaren enbajadorea.
  • 2018: Félix Linares Jaca, Victoria Cañas Cenea, Isidro Elezgarai Esteban.
  • 2019: Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, Jaime A. Gil Lozano, Marta Macho Stadler, Javier Salgado Martín.
  • 2020: Estibaliz Barron Pardo, Fernando Canales Etxanobe, Itziar Lazkano Setién, Arantza Matías Gurrea.
  • 2021: Boni Garcia de Loma-Osorio, Miren Agur Meabe, Fernando Querejeta, Alicia Rueda.
  • 2022: Daniel Innenarity Grau, Iraia Iturregi Sustatxa, Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria, Susana Rodriguez Vicdarte. Uriaren enbajadorea 2022, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
  • 2023: Javier Barroeta, Daniel Garcia, Marta Ubieta, Radio Bilbao.
  • 2024: Inés Anitua Iriarte, José Ignacio Goirigolzarri Tellaeche eta Ernesto Valverde Tejedor.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu