Braiesko laku parebakoa bisitetan

Amaia Larruzea 2024-12-16 11:15   Ibilian-ibilian

Glaziazinoen ondorioz sortu zan orain dala 10.000 urte inguru.

Italian, oraindino esplorau bako tokiak daukaguz. Egia da, herrialdeak bigarren aldiz bisitetan doguzanean, toki bardinetara joaten garela, baina barriak bilatu behar doguz. Halanda be, noiz edo behin, munduko argazkiak edo irudi esanguratsuak diran lekuak ikusteko aukerea izaten dogu. Beraz, tiketak hartu eta masifikazino puntua daukan toki batera joango gara...

Naturearen esentzia eta ikuspegi parebakoak buztartzen diran lekua da Pragser Wildsee eta Bolzano probintzian kokatuta dagoz, Trentino-Alto Adige/Südtirol eskualdean, Italiako iparraldean. Naturazaleentzat eta argazkilarientzat Dolomiten parte ukatuezina da.

1.496 metroko altueran dagoan lehen mailako leku turistikoetako bat da, Dolomitetako mendigune ikusgarriaren bihotzean. Uraren kolorea urdin eta berde bitartekoa da eta paisaje itzela osotzen dau. XIX. Mendearen amaieran sortu zan eta maila geografikoan eta turistikoan esanguratsua izan da beti. Prags herria be topau geinke horren inguruan eta masifikazinoa zelanbait neurtzeko, tiketa hartu beharra dago bisitau ahal izateko.

Mendiko ibilbideak egin daitekez bertatik, baita kayakean ibili be, edota neguan, eskiaz disfrutau, baina gomendagarriena, lakuari birea emotea da. Ganera, ibilbideak seinalizauta dagoz. Lakuak 31,5 hektarea inguruko azalerea dau eta gehienez, 4,3 kilometroko perimetroa dauka.

Jatorriari jagokonez, glaziazinoen ondorioz sortu zan orain dala 10.000 urte inguru, izotz-glaziarrek eratutakoaren ondorioz urak moltsotu eta holan sortu zan, egun, ezaguna dogun Braiesko lakua. Ederra eta ekintza ugari egiteko aukerea eskaintzen dauen lakua, Italiako mendebaldeko lakurik ezagunenetakoa bilakau da. Masifikazinoa bai, baina zure kabuz eta martxa onean egin ezkero, paisajea ederra da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu