Carmen Domingok Maria Lejarragari eta Gregorio Martinezi buruz berba egingo dau eguaztenean
2024-12-16 08:28 KultureaEmakumeek artean daben rolari buruzko hitzaldi-zikloaren barruan.
Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeek artean daben rolari eta garrantziari buruzko hitzaldi-ziklo barri bati ekin deutso: Jeinuak.
Konferentzia horreek Emakumeak estrategiaren barruan dagoz. Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak emakumeen eta gizonen bardintasunaren alde sustatu eta garatutako estrategia da.
Zikloko lehen hitzaldia joan dan eguenean egin zan eta Laura Freixas idazleak emon eban. Virginia Woolf eta Vita Sackville-West idazleek izan eben hartu-emon artistiko eta personala izan zan hitzaldiaren ardatza.
Hitzaldiaren aurretik, Teresa Laespada Ahaldun Nagusiorde eta sail horretako arduradunak berba egin eban, emakume gehiegi bihurtu dirala ikusezin kulturearen historian salatuz: emakumeak ezkutatzen edo gitxiesten dituan historia, pobrea, partziala eta osotubakoa da. Emakumerik gabeko historia da, emakumeon ekarpenik bakoa. Ahots guztiak entzutea eta ezagutzea merezi dogu. Justizia sozialagaitik, emakumeok be ahotsa dogulako eta ahots hori ez dalako isildu behar. Baina, zenbat eta ahots gehiagok idatzi historia, zeinak narrazinoa izaten jarraituko baitau, orduan eta hurrerago egongo dalako egiatik.
Hitzaldiak Clásicas y modernas alkarteagaz lankidetzean egiten dabiz. Zikloak datorren astean izango dau jarraipena, hilak 18, Carmen Domingogaz; Maria Lejarragari eta Gregorio Martinez Sierrari buruz berba egingo dau. Urtarrilean, gauza bera egingo dabe ondokoek: Pilar Rubio Remirok Martha Gellhorn eta Ernest Hemingwayri berba egingo dau; Cristina Guirao Mironek, Hannah Arendt eta Martin Heideggeri buruz, eta, zikloari amaierea emoteko, Diana Raznovichek, Maria Callas eta Aristóteles Onassisi buruz.
Doban izan arren, aurretik izena emon behar da hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!