Bizkaiko Foru Aldundiak 2.270.000 euro bideratuko ditu hainbat eremutan euskerea sustatzeko
2024-12-12 13:51 Euskerea berbagaiEskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 13an hasi eta 2025eko martiaren 17an amaituko da.
Foru Erakundeak urtarrilaren 13an edegiko dau Bizkaian euskerea sustatzen daben merkataritza-soziedadeei, kooperatiba-soziedadeei, enpresaburu indibidualei, profesionalei eta irabazi-asmorik bako persona juridiko pribatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira (www.ebizkaia.eus).
BFAk merkataritza-soziedadeei, kooperatiba-soziedadeei, enpresaburu indibidualei, enpresaburu indibidualei, profesionalei, udalei, udal-erakunde autonomoei, mankomunidadeei eta irabazi-asmorik bako erakundeei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu.
Dirulaguntza horreen helburua da euskerea sustatzea oinarrizko zenbait arlotan: hizkuntzearen erabilera sustatzea lan-ingurunean; euskeraren erabilera sustatu, zabaldu edo normalizetea toki, eskualde edo lurralde-mailan eta produktuak lantzea euskereak ingurune digitalean presentzia izan daian.
Bizkaiko Foru Aldundiak euskerea gizarteko eremu guztietan sustatzeko eta zabaltzeko konpromisoa berretsi dau eta euskereak lurraldean oinarrizko kultura eta hizkuntza-ondare danez, berez dauen garrantzia autortzea da asmoa; esangura horretan, gizarte-sektore guztietan euskerea sustatzeko ahaleginean, Bizkaiko Foru Aldundiak 2.270.000 euro inbertiduko ditu 2025ean.
Lau deialdi egongo dira horretarako:
270.000 euroko aurrekontua bideratuko da lan-ingurunean euskerearen erabilerea sustatzen daben merkataritza-soziedade, kooperatiba-soziedade enpresaburu indibidual edo profesionalentzako. Diruz lagunduko dira lan-ingurunean euskerea sustatzeko planak eta lantokietako euskerazko prestakuntza-moduluen finantziazinoa.
Era berean, Foru Aldundiak 1.800.000 euro bideratuko ditu toki, eskualde edo lurralde-mailan euskerea sustatu, zabaldu edo normalizetako. Deialdi bi dira, bata irabazi-asmorik bako persona juridikoentzat eta bestea udaletarako, udal-erakundeetarakop eta mankomunidadeetarako.
Informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiak aprobetxetako, 200.000 euro bideratuko dira euskereak ingurune digitalean presentzia izatea sustatzen daben proiektuetarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!