'The Fairytale of Bilbao', Deiedra Rebel Folk martxan dator

Bizkaie! 2024-12-12 09:34   Musikea

Ikusi bideoa hemen.

2016tik, nire koaderno, eskuizkribu eta orri solteetan gabon kantarik onenaren moldaketea egiteko ideak galtzen dira, The Pogueseko abeslari Shane MacGowan hil zan igaz, kantuari amaierea emoteko. Gure omenaldia da talde mitikoari egiten deutsaguna. Twitterren karaoke bersino zikin bat birala egiten zan bitartean, gure taldeko kideren batek bazterbide batean amaitu eban bizitearen kolpe ugarien ondorioz. Beharbada, eta beste gauza askoren artean, musikea bizi nahi izateagaitik, eta ez musikatik bizi nahi izateagaitik. Horregaitik, abesti honek, gainbeherea eta berpizkundearen esentzia osoa dau... gordinean grabau ta sortu zalako.

-Gaur Bilbo, bihar New York- kantetan eban Ladys Ramonek. Horregaitik, Santurtzitik Bilbora metroan doazen arratoiek -Bilboko maitagarrien ipuina- sortu dogu. Uri honen neurrira egina, talde su-emoile harek kantetan eban lez, mierda, rock & roll.

Kantu honetan, Leire (Lorelei Green) dogu bidelagun, gure abesti batzuetan entzuteko aukerea dozuen laguna. Bera zan aproposena kantu honetarako eta orain entzunda, argi esan geinke ez dogula hutsik egin.

Andres Campuzanok produzidutako lana da eta grabazinoa, barriz, Kapitain Kobazulo Studios entzutetsuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu