Badator 2024ko Ærrimatu
2024-12-11 13:17 Bertsolaritzea12 bertsolari eta 3 gai-jartzaile ibiliko dira.
Egunotan aurkeztu dabe Arabako Aldundiak babesturiko egitasmo honen laugarren edizinoa, Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri. Arabako Foru Aldundiko Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputaduak eta Arabako Bertsozale Alkarteko Uxue Diaz de Cerio Aizpeolea eta Irati Anda Villanuevak egin eben berba aurkezpenean.
Danetara, hiru saio egingo dira Arabako Eskuernaga, Langraiz eta Izarran. Oholtzako saiok izango dira, saio bakotxean launa bertsolari eta gai-jartzaile arabarrakaz. Saioen helburua gozetea da eta ez da irabazlerik izentauko.
Saioak
- Lehen saioa abenduaren 15ean izango da Eskuernagako Kultur Etxean, 13:00ean eta bertan Hegoi Amabizka, Iñaki Viñaspre, Orlando Arreitunandia eta Paula Amilburuk kaantauko dabe Irati Andaren gidaritzapean.
- Bigarren saioa abenduaren 15ean izango da, 18:30ean Langraizko Gizarte Etxean hilaren 15ean; bertsotan Irati Anda, Martin Abarrategi, Oihane Perea eta Xabi Antia ibiliko dira eta gai-jartzaile lanetan, barriz, Uxue Diaz de Cerio.
- Aurtengo azken saioa Izarran izango da abenduaren 28an, 19:00etan Kultur Etxean, kantuan Aitor Ugarte, Ali Zaldua, Peru Abarrategi eta Unai Anda ariko dira Marta Ugarteren agindupean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!