Dolores Redondok bere azken eleberria 'Las que no duermen NASH' aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2024-12-11 12:23   Kulturea

César Coca kazetaria be izango da aurkezpenean.

Eleberria Esperando al diluvio lanagaz hasi zan eta beste bi liburutan jorratzen jarraituko dauen Los Valles Tranquilos tetralogiaren bigarren zatia da.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean egingo da aurkezpena arratsaldeko 19:00retan, konbidapenak erreserbau behar dira.

Nash Elizondo auzitegiko psikologoa da protagonistea eta, oraingoan, misterioz eta elezaharrez betetako lurralde batean sartuko da, daborduko konponduta egoala uste zan krimena argitzeko asmoz.

Esperando al diluvio lanaren ondoren, Dolores Redondok sagearen jarraipena aurkezten dau, Las que no duermen NASH kontakizuna. Jazoerak bat-batean gertatzen dira, irakurlea atrapetan dauen zurrunbiloan, egileak zabaltzen dauen narrazino bizkorrari esker. Nobeleak gaur egungo polizia-ikerketea planteetan dau eta ikerketa historiko bategaz nahasten da.

Protagonisteak ia gaindiezinak emoten daben oztopoakaz topo egiten dau zeregin bi horreetan, baina beste emakume batzuen sororidate eta lankidetzeari esker aurre egin ahal izango deutse kasuaren ebazpenean, arlo afektiboan, akademikoan eta mobiduten dan giro profesionalean agertuko jakozan oztopoei. Kasu honetan, inplikatuen psikologian sakontzea eta antxinako misterioak ezagutzea metodo zientifikoa behar bezela apliketea sano garrantzitsuak dira. Idazlearen eretxiz, eleberriak inkonformismoa, errebeldia, espiritu kritikoa, ezinegona eta lotara bialtzen gintuenean imajinetan genduen guztia omentzen dau, baina esna, erne, irudimentsu, esna amesten ditugun munduen sortzaile eta batzuk, idatzi be egiten ditugu".

Dolores Redondo

Nobela baltzeko idazlea da, Donostian jaioa, kontakizun laburrak eta umeentzako ipuinak idazten emon zituan lehen urratsak literaturan. 2009an argitaratu eban lehen eleberria, Los privilegios del ángel, eta 2013an plazaratu Trilogía del Baztán ezagunaren, El guardián invisible izenekoaren, lehen atala, publikoaren eta kritikearen erantzun bikainagaz. Berezko genero baten sortzailetzat hartzen da mystic noir eta genero horretara batu daitekez haren sorkuntza gehienak. Baztango Trilogiaren 700.000 kopia baino gehiago saldu ditu eta 39 hizkuntzatara itzuli da. Gainera, pantailara eroandako Fernando González Molinaren bersino zinematografikoei esker, 2017 eta 2020 artean estreinautakoak. Gaur egun, ingelesez filmautako telesail bat lantzen dabil, La cara norte del corazón, Trilogía del Baztánen prekuelea.

2016an, Planeta saria irabazi eban Todo esto te daré eleberriagaitik eta Frantziako telebista publikoko telesail formatuan egokitu dabe, oso harrera onagaz. Liburuak Bancarella sari ospetsua be jaso zuen (2018) eta American Translators Association erakundeak urtero emoten deutson nazinoarteko eleberri onenaren saria (2020). Horrezaz gan, 2023an Vianako Printzea Kultura saria irabazi eban, Frantziako ELLE aldizkariaren Irakurleen Saria eta The Finnish Whodunnit Societyren Aitamen Berezia jaso dau Finlandian eleberri baltzaren generoari egindako ekarpenagaitik.

César Coca doktorea da Kazetaritzan eta lizentziaduna Informazino Zientzietan eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian Madrilgo Complutense Unibersidadean. Kazetaritzan izan dauen ibilbide profesionala El Correori lotuta egon da eta Ekonomia, Tokiko, Gizartea, Kultura eta Lurraldeetako sailetan lan egin dau. Dozena bat libururen egile edo egilekide, Miguel de Unamuno saiakera saria irabazi eban 2006an, eta Euskal Kazetariak saria 2018an. UPV/EHUko Kazetaritza irakaslea eta El Correo eta UPV/EHUko Kazetaritza Masterreko irakaslea, El Correoko Kultura Gelako zuzendaria da.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko dauen gunea da eta helburuak dira literatura, ezagutza eta dibulgazino zientifikoa sustatzea.

Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu