Martxan da Gaztemundu 2024
2024-12-11 10:29 jantzeaEuskal Diasporako gazteek, aste honetan, Iparraldeko eta Nafarroako jantzak ikasiko ditue.
Abenduaren 1ean, domekan, Gaztemundu 2024 martxan jarri zan. Aurton, jantza klaseei buruzkoa da eta 20 eta 35 urte bitarteko 15 gaztek parte hartzen dabe egitasmoan. Argentina, Uruguai eta Estadu Batuetako euskal etxeetatik datoz, 11 neska eta 4 mutil. Euskal Herriko lurralde guztietako jantzak probetan dabiz. Beraz, lehen aste horretan, abenduaren 1etik 8ra, goizean jantza egin dabe eta arratsaldean lurralde horreetako uriburuak bisitau.
Lehengo asteako jomugak ondoko honeek izan dira: Gasteiz, Donostialdea, Bilbo eta Arabako Errioxa.
Fandango eta arin-arin Gasteizen
Euskal jantzeak euskal kulturearen elementu nabarmena dira. Musikea eta jantzea mendeetan zehar presente egon dira herrietako ekitaldietan eta ospakizun berezi guztietan. Euskal Diasporako gazteek euskal kulturea herrikoiaren erakarpen berezia sentiduten dabe, halanda ze, horretan sakondu nahi dabe. Lehen eskolea egunean, abenduaren 1ean, astelehena, Gasteizen, Euskal Herrian oso zabalduta dagozen jantza molde bi landu ditue: fandangoa eta ari-arina. Arratsaldean, erromanikoaren harribitxi bat bisitau dabe, Armentiako basilikea eta uriko alde zaharrean be ibili dira.
Gipuzkoako pausoak Donostialdean
Errenteriako herrian, batez be, agurra eta zortzikoak lako pausoak egin ditue. Ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jantza Gunea bisitau eta Oiartzungo Usategieta jatetxean bazkaldu dabe. Ikasketa handiko egun bi izan dira. Ganera, abenduaren 3ko arratsaldea Donostian pasa dabe eta hurrengo egunekoa Errenteriako Jantziaren Zentroan, euskal baserri eta itsas munduko erropaz ikasiz.
Jantzeari jantza eta ezpata jantza Bilbon eta Arabako jai-pausoak Gasteizen
Bizkaiko jantzarien egoitzako oholtza zapalduz eta ispiluen aurrean, Bilbon berton, Gaztemundu 2024ko 15 gazteek jantzeari ekin deutse eta, horren barruan, espezialidade zailenetako bati be, gorputzeari eta jantzaldia gauzatzeko talde koordinazinoari jagokonez asko eskatzen deutsena: Markina-Xemeingo Ezpata Jantzea. Barriro be Gasteizen, Araban oso ezagunak diren jantzak egin ditue, esaterako, makilakadak eta zinta jantzea. Abenduaren 5etik 8rako arratsaldeetan, barriz, Gernikan, Durangoko Azokean eta Arabako Errioxan izan dira.
Aste honetan Iparraldeko eta Nafarroako jantzak egingo ditue. Datorren zapatuan, abenduak 14, Gaztemundu 2024 amaituko da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!