Harrerea Portugaleteko Nazinoarteko 47. Folklore Jaialdian parte hartzen dagozan taldeei
2022-07-20 10:24 jantzeaElai Alai-ko kideen bitartez euskal kulturan sartu dira.
Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak Gernikako Batzar Etxean egin deutse harrerea egunotan Portugaleteko Nazinoarteko 47. Folklore Jaialdian parte hartzen dagozan taldeei.
Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Gernikako Arbolea ezagutzen etorri dan taldea Ginea Bissautik, Boliviatik edo Georgiatik eta AEBetako New Orleans uritik etorritako 30 lagun inguruk osotzen eben, aitatutako Portugaleteko alkarteko kideez gan.
Foru parlamentua, beraz, munduko kulturen topagune bihurtu da, Ezkerraldean euren kultur aztarnea ixten hasi ziran musika eta jantza taldeak erakarriz. Elai Alai-ko kideen bitartez euskal kulturan sartu dira.
Gurera heldu diran herrialde guztietako folklorea, musikea eta tradizinoa ezagutzeko balio izan dau Portugaleteko jaialdiak, bai eta euskal kultura kanpoan erakusteko be. Gernikako Batzar Etxeak ezkutatzen dituan altxorrak ezagutzea gure mugetatik kanpoko ordezkariak erakarten jarraitzeko modu egokia izango da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!