80ko hamarkadatik jantzan dabizan emakumeak omendu ditu ADDEk
2021-04-30 08:20 jantzeaJantzariak etenbako mobimenduan gabiz, mobimendu ahaztezinak sortu guran.
Jantzearen munduan maila profesionalean 80ko hamarkadatik lanean dabizen emakumeei ADDE, Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak omenaldia eskaini deutse. Esangura horretan, Ana Remiro Donostiko Udal Jantza Eskolako irakaslea, Alicia Gomez Jantzertiko irakaslea eta ikertzailea, Ana Rosa Tercero CDARTko zuzendaria eta Laura Etxebarria La Fundicióneko zuzendariak jaso dabe autortzea.
Friedemann Vogel-en 2021eko Jantzaren Nazinoarteko Eguneko mezua
Friedemann Vogel alemaniar ballet jantzariak idatzi dau 2021eko Jantzearen Nazinoarteko Eguneko mezua. Stuttgart Balleteko jantzari nagusia da eta mundu osoko ballet konpainia garrantzitsuetan ibilten da sarri. Hogei urtetik gorako jantzari ibilbidean hainbat sari entzutetsu jaso ditu. Jantzearen Eguneko aurtengo mezuan jantzarien esentzia eta bizi dogun egoerei aurre egiteko daben gaitasun fisikoa eta sikologikoa nabarmendu ditu.
2021eko Jantzearen Nazinoarteko Eguneko mezua
Dana hasten da mobimenduagaz, danok dogun sen horregaz eta jantzearen mobimentuak komuniketea bilatzen dau. Teknika perfektua izanagaitik, ezinbestekoa eta garrantzitsua; azkenean, esentzia da jantzariak adieraozten dauena mobimenduagaz.
Jantzariak etenbako mobimenduan gabiz, holako mobimendu ahaztezinak sortu guran. Jantza generoa kontuan hartu barik, hori da jantzaria lortzen saiatzen dana.
Horregaitik, bat-batean jantzarako baimenik ez dogunean, antzokiak itxita eta jaialdiak bertan behera, gure mundua gelditu egiten da. Kontaktu fisiko barik. Ikuskizun barik. Ikusle barik. Jantzearen komunidadeak, hurreko historia, inoiz ez dau holako erronka kolektiborik izan: motibetakoa, gure izatearen arrazoia topetakoa.
Bestalde, justu zeozer ederra kentzen jakunean, balorau eta ikusten dogu egiten doguna ezinbestekoa dala eta asko esan nahi dauela gizarte osoarentzat. Jantzariak ezagunak dira beren balentria fisikoakaitik, nahiz eta askotan indar mentalari esker eusten deutsagun geure buruari. Nik uste dot buztarketa hori, arintasun fisikoa eta psikologikoa, dala bizirauten laguntzen deuskuna, jantzan eta arnasten jarraitzeko birsortzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!