Areatzan egingo dan II. Gazteen Dantza Topaketarako izena emon daiteke

Bizkaie! 2024-02-26 10:20   jantzea

Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko jantzari gazteek (1999 - 2008) emon leikie izena.

Astegoienean, jantza-taldeetan beteten daben zereginari buruz hausnartuko dabe, baita taldeetan belaunaldi-erreleborik ez egotearen aurrean hartu beharreko neurriei buruz be.

Araian ataratako emoitzak gogoan hartuta, jantzariek egungo egoereari buruz eztabaidatu eta jantza taldeetan ezarri beharreko hainbat neurri proponiduko ditu, gazteek bertan behera itxi ez deiezan. Gainera, gure jantzez gozau eta talde eta herrialdeetako jantzarien arteko hartu-emonak sortuko ditue, holan euren taldeak baino gehiago hartzen dauen komunidade bateko kide izatearen esangurea indartuz.

Kontuak kontu, izena emoteko epea zezeilaren 28tik martiaren 22ra egongo da zabalik. Horretarako, jantzari bakotxak formularioa bete beharko dau hemen.

Euskal Dantzarien Biltzarra

1965ean sortu zan, Euskal Herriko jantzeari, musikeari eta ohiturei eutsi, berreskuratu eta zabaltzeko helburuagaz. Diru irabazi asmorik bako alkarte soziokulturala da, euskal jantzak sustatu eta babesteko helburua dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu