Mal Pelo konpainiak 'On Goldberg Variations' dakar Bilbora
2021-01-14 13:24 jantzeaAzkuna Zentroan, urtarrilaren 21ean eskainiko dau.
Azkuna Zentroak EszenAZ arte eszenikoen denporaldian, Mal Pelo Kataluniako jantza konpainiaren, On Goldberg Variations / Variations ikuskizuna eskainiko dau. Ikuskizuna Dan Tepfer frantziar-amerikar pianista eta konposatzailearen Goldberg Variations / Variations proposamen musikalean oinarrituta dago, J.S. Bachen Goldberg Bariazinoak interpretetan baititu, harmonia horreen gainean inprobisautako bere bariazinoakaz buztartuta.
Mal Pelok 30 urte daroaz ikertzen eta bere lengoaia sortzen. Johann S. Bach Alemaniako konposatzailearen obreagaz dituan hartu-emon personalak Bach ikuskizunagaz hasi ziran eta 2004an mundu osoan zehar erakutsi eban. Lehenengo harria izan zan, Bach Project erabateko prozesuan. Trilogia bat da, eta J. S. Bachen musikea aztertzea dau ardatz, idazkera koreografikoagaz dituan hartu-emonak aztertzeaz gan.
On Goldberg Variations / Variations lengoaiez osotutako sare bat da eta danek bat egiten dabe J.S. Bachen obrearen inguruan ehun bat osotzeko. Jantzeak, John Berger-en ahotsa, testu propio batzuk, soinu-bandako soinu manipulatua eta foku-anitza, zuzeneko ahotsa eta bideo-proiekzinoak batu ditu, Mal Pelok J.S. Bachen unibersora egin dauen hurreratzea eratzeko.
Proposamen koreografikoak interprete bakotxaren musikaltasun partikularraren alde eta taldearen eta espazioaren arteko alkarrizketa erritmikoaren eta dinamikoaren alde egiten dau.
Pieza hau Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketearen programa publikoaren parte da. Erakusketa Zentroan egin zan 2020ko zezeiletik irailera eta Steve Paxton koreografo iparramerikarraren obreari eta ondareari eskainitako lehen atzera begirakoa izan da.
María Muñoz eta Pep Ramisen zuzendaritza artistikoa dauen Mal Pelo gune sortzaile bat da, mobimentuari eta beste diziplina batzuekaz dauen alkarrizketeari buruzko ikerketan oinarritu dau bere ibilbidea. 1989tik bere lengoaia artistikoa jorratu dau, mobimentuaren, berbearen, bideoaren, soinu-espazioaren eta espazio eszenikoari buruzko ikuspegi bereziaren bidez. Sorkuntza-lanean emondako hogeita hamar urteotan, Mal Pelok interesa izan dau hainbat egilegaz lan egiteko, besteak beste, John Berger eta Erri de Luca idazleakaz eta Baró d’Evel, Andrés Corchero, Steve Noble, Lisa Nelson, Niño de Elche, John Edwards, Alia Sellami, François Delarozière, Eduard Fernández, Leonor Leal, Marta Izquierdo, Faustin Linyekula, Cesc Gelabert, Carlota Subirós, Àngels Margarit, Lilo Baur, Cristina Cervià, Núria Font, Joel Bardolet, Nuno Rebelo eta Agustí Fernández sortzaileakaz.
2001etik L’animal a l’esquena sorkuntza-zentroa zuzentzen dabe Celràn, Gironan.
On Goldberg Variations/Variations
- Zuzendaritzea: María Muñoz eta Pep Ramis.
- Zuzendaritzearen lankidetzea: Leo Castro eta Federica Porello.
- Sorkuntzea eta interpretazinoa: Jordi Casanovas, María Muñoz, Zuriñe Benavente/Leo Castro, Pep Ramis, Federica Porello, Enric Fàbregas, Zoltan Vakulya
- Musikea: Dan Tepfer-en Goldberg Variations / Variations J.S. Bach-en Variacions Goldberg-en inguruan.
- Poemak: John Berger eta Juan Gelmán.
- Testuak: Mal Pelo-ren edizinoa, Tim Ingold, Franck Wilczek eta Mal Pelo-ren zatiak abiaburutzat hartuta.
- Argiztapena: August Viladomat.
- Soinu-espazioa: Fanny Thollot.
- Jantziak: CarmePuigdevalliPlantéS.
- Eszenografia diseinau eta eregitea: Kike Blanco.
- Soinu-teknikaria: Andreu Bramón.
- Argiztapen-teknikaria: Irene Ferrer.
- Bideoa eszenan egitea: Martí Ramis
- Erreportaje fotografikoa: Tristán Pérez-Martín.
- Kudeaketea: Gemma Massó.
- Banaketea: Mal Pelo.
- Iraupena: 70 minutu.
- Produkzinoa: Mal Pelo, Catalunyako Teatro Nazionala, Bartzelonako Dansa Quinzena Metropolitanoa eta Catalunya Generalitateko Icec-Departamentua..
- Lankidetzak: L’animal a l’esquena eta Théâtre Archipel de Perpinyà.
Estreinaldia: Teatre Nacional de Catalunya, 2019ko martiaren 28tik 31ra.
Bilboko Azkuna Zentroko Auditorioan, urtarrilaren 21ean eskainiko dabe, 19:00etan.
Prezioa: 15€ / 12€ AZ txartelagaz.
Erabili zure Bilbao bonua eta/edo Bizkaia Aurrera bonua sarrerak AZ infon erosteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!