100 bat jantzarik emon dabe izena

Bizkaie! 2024-03-19 10:32   jantzea

Bagilaren 21etik 23ra Areatzan (Bizkaia) egingo dan Euskal Herriko II. Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeko.

Izena emoteko epea martiaren 22an, amaituko da eta helburua jantza taldeen belaunaldi errelebo falteari amaierea emotea, jantza taldeetan ezarri beharreko ekintza batzuk topetea da, gazteek bertan behera itxi ez deien.

Izena emoteko epea amaitzeko 3 egun falta diranean, aurreko Topaketeari buruzko datuak ataraten hasi dira. Taldeen kopuruak, jantzariek eta parte hartzen daben mutilen portzentajea gora egin dabe.

Atontzaileek parte hartzeko baldintzak gogorarazo ditue. Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko jantzariak (1999-2008). Apirilean, jantzari bakotxak 60 euroko fidantzea ordaindu beharko dau.

Proiektua amaitzean, 40€ bueltauko jakoz proponidutako jardueretan parte hartu daben EDBko ordezkaritzetako bateko talde federatu bateko jantzari bakotxari. Hausnarketa, jantzak, hartu-emonak, tradizinoa eta barrikuntza astegoien batean, parte-hartzaile bakotxarentzat ezinbesteko esperientzia izango dana.

Izena-emoteko azken eguna: martiak 22.

Izen-emon hemen.

Dantzari izateaz harro

Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zan, Euskal Herriko jantza, musika eta ohiturei eutsi, berreskuratu eta zabaltzeko helburuagaz. Irabazi asmorik bako alkarte soziokulturala da, euskal jantzak sustatu eta babesteko helburua dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu