Jantza Zirkuitua 2021, apirilaren 23tik 25era

Bizkaie! 2021-04-20 10:43   jantzea

Saioak: Andoain, Gernika-Lumo, Tolosa, Hondarribia, Barakaldo eta Alegria-Dulantzi.

Zirkuitua Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak atondu eta Sarea antzerki publikoen sareak koordinautako Jantzea-Bultzatuz programearen eskutik, Jantza Zirkuitua hamazazpigarren edizinora heldu da proposamen zabal eta kalidadekoari eutsiz, bai programeari jagokonez, baita parte hartzen dauen udalerri-kopuruari jagokonez be.

XVII. Jantza Garaikidearen Zirkuitua urtarriletik abendura izango da honako udalerri honeetan: Alegria-Dulantzi, Amurrio, Vitoria-Gasteiz, Zigoitia, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Berriz, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Sopela, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Donostia, Eibar, Errrenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zarautz eta Zumaia.

Orain hamazazpi urte, sektoreko profesionalek eta zaleek ardurea agertu eben formatu txiki eta ertaineko sorkuntza barriak aurkezteko gune egonkorrik ez egoalako eta ardura horri erantzuteko asmoz jarri eben martxan Jantza Zirkuitua; gauinera, ikusleak holako proposamenetara erakarteko antzokiak egiten ebizen ahalegina babestu gura izan zan.

Pandemia sasoian, jantzearen alde egin da nabarmen eta horren erakusgarri aurten programatzaile eta koreografien kopuruak nabarmen egin dau gora.

Jantzearen XVII. Zirkuituaren barruan programautako koreografien zerrendea:

Apirilaren 23an:

Hnuy Illa - Kukai Dantza

Non: Bastero Kulturgunea (Andoain)
Ordua: 19:00

Ahotsak - Ziomara Hormaetxe Company

Non: Lizeo Antzokia (Gernika-Lumo)
Ordua: 19:00

Apirilaren 24an:

IzAdi - El Lagarto Baila

Non: Leidor Antzokia (Tolosa)
Ordua: 16:00

Apirilaren 25ean:

IzAdi - El Lagarto Baila

Non: Itsas Etxea Auditorium (Hondarribia)
Ordua: 19:00

Pequeño Big Blue - PanicMap

Non: Barakaldo Antzokia
Ordua: 17:00 / 18:30
El cuento de Persépolis - La Coja Dansa

Non: Txema Blasco Auditorium (Dulantzi)
Ordua: 17:30

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu