Bilboko Jantzaldiak Otxarkoagako Udaltegian hasiko dira urtarrilaren 11n
2020-01-09 09:38 jantzeaJantza Alai, Palmeras eta Nectar orkestrek joko dabe.
Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pensinodunen Alkartearen laguntzinoa dauen jarduerea, ohikoa denez, zapatuetan egingo da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Zapatu honetan, urtarrilaren 11n, hasiko da barriro Bilboko Udalak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pensinodunen Alkarteak alkarren artean atondutako ohiko jantzaldi programea. Apirilaren amaierara arte zortzi jantzaldi egingo dira guztira, Dantza Alai, Palmeras eta Nectar orkestrek alaituta.
Ohikoa danez, jantzaldiak zapatuetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta hiru musika taldeak txandakatu egingo dira, udaltegiko gimnasioan izango diran saioak animetako.
Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko edadea gero eta altuagoa da eta horregaitik Bilboko Udalak aparteko garrantzia emoten deutso edadekoak dinamizetako jarduerak sustatzeari eta persona horreen topaketarako eta hartu-emonetarako gunea bultzatzeari.
Izan be, abenduan Edadekoentzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldiaren beste edizino bat izan zan, hori be auzoko Erretiratuen eta Pensinodunen Alkartearen laguntzinoagaz. Topaketa horretan, adinekoen elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde afizionatuk hartu zuten parte. 1.200 persona baino gehiagok hartu zuten parte kultur programa horretan.
Bilboko Udalak antolatutako jantzaldi egutegia:
Urtarrilak 11 (Palmeras orkestra).
Urtarrilak 25 (Jantza Alai orkestra).
Zezeilak 8 (Néctar orkestra).
Zezeilak 22 (Palmeras orkestra).
Martiak 7 (Jantza Alai orkestra).
Martiak 21 (Néctar orkestra).
Apirilak 4 (Palmeras orkestra).
Apirilak 25 (Néctar orkestra).
Jantzaldi guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals kalea, 19), eta sartzea librea eta dobanekoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!