Musikene Sinfonietta, Eduardo Chillidaren omenez

Bizkaie! 2024-12-11 08:38   Musikea

Jon Esnaola Musikeneko ikaslearen Gravitaciones lanaren erabateko estreinaldia izango da.

 

Eduardo Chillidaren jaiotzearen mendeurrean dator kontzertua, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazinoak atonduta, Musikene Sinfoniettak eskainiko dau. Zuzendaria Unai Urrecho izango da.

Kontzertua abenduaren 14an izango da Musikenen, Arratsaldeko 19:00retan



Unai Urrecho Zubillaga

Asian zein Europan ibilibide oparoa egin dau Asian zein Europan kontzertu sinfonikoak eta operak zuzentzen. Gaur egun Saigon Phihlarmonic Orchestrako Ohorezko Zuzendari da, Soliall Philharmonic Orchestrako Zuzendari Artistikoa eta zuzendaritza irakasle Hego Koreako Suwon Unibersidadean.

Zuzendari ibilbideari ekin eutsonetik, Unaik ibilbide zabala egin dau orkestra-musikari lez hamarkada bitan zehar izen handiko orkestrakaz lan eginez, besteak beste, Boston Symphony Orchestra, New World Symphony Orchestra eta Sao Paulo State Symphony Orchestra. Kurt Masur, Seiji Ozawa, James Conlon, Sir Colin Davis, Gilbert Varga, Juanjo Mena eta Hans Graff lako maisu ospetsuakaz lan egin dau.

Urrechok oso gazterik hasi zituan musika-ikasketak bere jaioterriko akademian, Arrasate Musical Orkestra Sinfonikoan Juan Arzamendi maisuaren zuzendaritzapean jo ebalarik. Goi Mailako ikasketak Donostian egin zituan bikain kalifikazinoaz eta Ohorezko Saria emon eutsen aho batez. AEBetan jarraitu eban bere heziketa akademiko eta profesionala Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bati esker. Boston Universityn bikaintasuneko bekea jaso eban, irakasle laguntzaile izentaueben eta unibersidade horretako bakarlari lehiaketea irabaziz amaitu zituan ikasketak. Euskal Herriko Gazte Orkestrako kide sortzaile, Europar Batasuneko Gazte Orkestrako kide, Spoleto Music eta Tanglewood Music Jaialdietan parte hartu dau nazioarteko maisu eta bakarlari handiakaz lan eginez.

Zuzendaritza ikasketak graduondoko artistiko bategaz eta opera eta orkestra zuzendaritzan doktoretzeagaz amaitu zituan Varsoviako Frédéric Chopin Unibersidadean, Sygmon Kawalla maisuaren tutoretzapean, azterketa artistikoan kalifikazino gorena lortuz.

Errumania eta Errusiako orkestra nagusiak zuzendu ditu: KBS Symphony Orchestra Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia interpretauta, Seongnam Philharmonic Orchestra Mahleren Bosgarrenagaz, Daejeon Philharmonic Orchestra, Romanian National Radio Philharmonic Orchestra Beethoven eta Mozarten obrakaz eta Saint Petersburg Symphony Orchestra, euskal obrak aurkeztuz eta Ravelen obrak nabarmenduz. Dance and Opera aldizkariak "The Conductor of the Summer" autorpena emon eutson Jejuko Nazinoarteko Jaialdian egindako lan nabarmenagaitik.

Haren sorterrian Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra zuzentzeaz gan jaialdi entzutetsuetan parte hartu dau, besteak beste, Musikaste eta Donostiako Musika Hamabostaldia. Kounikabideek be goraipatu egin dabe Urrechoren lana.

Opereari jagokonez Pucciniren Madame Butterfly, Tosca, eta La Boheme, Mozarten Cosi fan Tutte, Don Giovanni, Figarorn ezteiak eta Flauta Magikoa, Verdiren Rigoletto, La Traviata eta Aida, Humperdincken Haensel and Gretel, Offenbahen Hoffmanen ipuinak, Bizeten Carmen, eta Gounoden Fausto zuzendu ditu, beste askoren artean.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu